Erdialdeko Mendikatea (Kolonbia)

Koordenatuak: 4°51′N 75°48′W / 4.85°N 75.8°W / 4.85; -75.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdialdeko Mendikatea (Kolonbia)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaNevado del Huila
Garaiera5.364 m
Motamendikate
Luzera1.023 km
Azalera129.737 km²
Geografia
Map
Koordenatuak4°51′N 75°48′W / 4.85°N 75.8°W / 4.85; -75.8
MendikateaAndeak

Erdialdeko Mendikatea[1] (gaztelaniaz: Cordillera Central) Kolonbiako Andeetako hiru mendikate paraleloetako bat da. Kolonbiako mendigunetik (Cauca departamendua) Serranía de San Lucas-eraino (Bolívar departamendua) luzatzen da. Mendebaldean Patía eta Cauca ibaien haranak ditu eta ekialdean Magdalena ibaiarena. 1.000 kmko luzera eta 110.000 km²-ko azalera du. Nariño, Huila, Cauca, Valle del Cauca, Quindío, Tolima, Caldas, Risaralda, Antioquia eta Bolívar departamenduak zeharkatzen ditu[2].

Nevado del Ruiz ezkerrean, Nevado de Santa Isabel erdian eta Nevado del Tolima eskuinean.

Batez besteko garaiera 3.000 metrokoa da baina 5.000 metro baino gehiagoko gailurrak daude: Nevado del Huila (5.750 m), Nevado del Ruiz (5.321 m), Nevado del Tolima (5.216 m) eta Nevado del Quindío (5.150 m). Sumendien aktibitate handia da. Mendikate honetan dago Kolonbiako kafearen ardatza. Hiri garrantzitsuena Medellín da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]