Erexkigal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ereshkigal» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Erexkigal
Ancient Mesopotamian religion Itzuli eta Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Baliokideak Al-lāt
Familia
Aita Anu
Ezkontidea(k) Enlil
Seme-alabak Namtar
Anai-arrebak Inanna

Erexkigal[1] (sumerieraz: 𒀭𒊩𒆠𒃲 DEREŠ.KI.GAL, euskaraz Lur Handiaren Erregina) azpimunduko jainkosa da sumertar-akadiar mitologian. Bere ezkontidea den Nergalekin batera azpimundua gobernatzen du. Anuren alaba eta Ixtarren ahizpa da, eta antzina zeruko jainkosa bat zen. Alabaina, Kur dragoiak harrapatu zuen eta azpimundura eramana izan zen, non bertako erregina izatera pasa zen.

Nergal eta Erexkigali buruzko elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezahar ezagunak, hau ere zeruko jainkoa zen Nergali azpimundura joateko esan ziotela dio. Han ezagutu zuen Erexkigal eta elkar maitemindu ziren. Elkarrekin 6 egunez egon ziren, horiek amaitu ondoren Nergalek isilpean ihes egin zuelarik zerura itzultzeko. Erexkigalek, galeragatik desesperatua eta haserre, Anu berriz bere erresumako biztanle guztiak bueltan bidaltzeaz hildakoak bizidunak baino gehiago izan arte mehatxatu zuen, Nergal itzuli eta betierekotasun guztirako bere maitale bihurtu ezean.

Mehatxuarekin haserre, Nergal berriz jaitsi zen azpimundura, berau ixten zuten zazpi ateak hautsiz, eta Erexkigali aurre egin zion. Bertsio baten arabera, Nergalek tronutik ileetatik kanporatu zuen eta burua moztu nahi izan zion. Horren aurretik, baina, Erexkigalek bere maitasuna adierazi zion, eta hildakoen erresuma bere ezkontide bezala banatzea eskaini zion. Nergalek onartu egin zuen, eta ordutik elkarrekin gobernatu zuten azpimunduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.