Al-lāt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Allat.jpg

Allāt edo al-Lāt (arabieraz: اللات‎‎) Arabia aurreislamiarreko jainkosa bat izan zen, Mekako hiru jainkosa nagusietako bat, Manāt eta al-‘Uzzárekin batera.

Taifen al-Lati eskainitako tenplua eta otoizerako lekua Mahomaren aginduz eraitsia izan zen Abu Sufyan ibn Harben espedizioaren garaian, Tabukeko guduaren urte berean (630eko urria). Idoloa suntsitzea Mahomak berak egindako eskari bat zen Taifeko leinuekin berradiskidetzea lortze bidean. al-Lat hitzak "Jainkosa" esan nahi ote duen oso eztabaidatua da, arabieraz 'jainkosa' hitza ilāhah esaten delako (arabieraz: إلاهة‎) eta artikula gehituta, beraz al-ʾilāhah izango litzateke.

Herodotok Afroditaren pareko jainkosatzat hartzen zuen:

« Asiriarrek Afrodita Mylitta deitzen dute, arabiarrek Alilat (antzinako grezieraz: Ἀλιλάτ), eta pertsiarrek Mithra. Azken jainkosa hau indiarrek duten Mitrarekin lotuta dago. »

[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Histories I:131