Edukira joan

Erlea Maneros Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlea Maneros Zabala

Bizitza
JaiotzaBilbo1977ko martxoaren 17a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGlasgow School of Art (en) Itzuli
California Institute of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Erlea Maneros Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1977ko martxoaren 17a) artista da, margolaria.

2001ean Arte Ederretako ikasketak amaitu zituen Eskoziako Glasgow School of Art-eko Pintura Departamentuan. 2003an berriz, Arte Ederretako masterra burutu zuen Los Angelesko California Institute of the Arts zentroan. Art2102 irabazi-asmorik gabeko erakunde ibiltariaren sortzaileetako bat da, Kate Fowle eta Renaud Prochekin batera.

  • 2003an Death & Co taldeko erakusketan parte hartu zuen, Mexiko DF-ko Garash galerian.
  • 2005ean Los Angelesko China Art Objects eta Blum & Poe galerietan egindako taldeko erakusketan parte hartu zuen eta baita, Walead Beshtyen komisarioa zela, New Yorkeko Pelham Art Centerrean egindako beste erakusketa kolektibo batean ere. Bere obra The Backroom ikerketa-proiekturako hautatu zuten, eta San Francisco New Langton Arts eta San Francisco Camerawork galerietan batera aurkeztu ziren.
  • 2007Bi bakarkako erakusketa inauguratu zituen: Erlea Maneros Zabala: Exhumation, San Frantziskoko Queen’s Nails Annex galerian eta Erlea Maneros Zabala, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Berak parte hartzen zuen The Backroom ikerketa-proiektua Parisko Kadist Art Foundation galerian aurkeztu zen.
  • 2008 Egoitza-beka bat lortu zuen Platform Garanti Contemporary Art Centerrean, Istanbulen. Hainbat lekutan aurkeztu ziren bere bakarkako erakusketak: Hanburgeko Seamen’s Art Clubean, Los Angelesko Fellows of Contemporary Art zentro artistikoan eta Los Angelesko Redling Fine Art galerian.
  • 2009 After the Final Simplification of Ruins taldeko erakusketan parte hartu zuen Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Artistaren bakarkako erakusketa bat ikusgai egon zen Bilboko Carreras Múgica galerian.
  • 2010 Manifesta 8: Región de Murcia en diálogo con el Norte de África, Murcia y Cartagena bienalean ikusgai egon zen bere obra. Zenbait taldeko erakusketetan parte hartu zuen: Antes que todo, Centro de Arte Dos de Mayo zentroan, Madrilen, Picture Industry (Goodbye to All That), Regen Projects galerian, Los Angelesen, eta Immaterial, Ballroom Marfa zentro artistikoan, Marfan, Texasen.
  • 2011 Bakarkako erakusketak inauguratu zituen Los Angelesko REDCAT galerian, Mexiko DF-ko Museo Experimental El Eco museoan eta Bergeneko Stiftelsen 3,14 fundazio norvegiarrean.
  • 2012 Pilgrimages for a New Economy erakusketa aurkeztu zuen Chicagoko Unibertsitateko Reva and David Logan Center for Creative and Performing Arts zentroan. Halaber, Peregrinaciones para una nueva economía izeneko bi erakusketa aldi berean ikusgai izan ziren Madrilgo Maisterravalbuena galerian eta Bilboko Carreras Múgica galerian. Hainbat taldeko erakusketetan ikusgai izan ziren bere lanak, besteak beste, Donostiako Cristina Enea Fundazioan eta Gdanskeko (Polonia) Wyspa Institute of Art zentroan.
  • 2013 Erlea Maneros Zabala: Past Work erakusketa inauguratu zuen Los Angelesko Redling Fine Art galerian. Guggenheim Bilbao Museoan erakusketa ikusgai dago, Xabier Salaberria eta Iñaki Garmendiarekin batera.
  • 2014 Artistari buruzko erakusketa bat antolatu zuen Los Angeleseko (AEB) Redling Fine Art galeriak. Bilboko Iberdrola Fundazioko Azal zeharrargia – Iberdrolaren bildumako lanak erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra.
  • 2016 Erlea Maneros Zabala erakusketa monografikoa inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia museoan (MNCARS, Madril).[1][2]
  • 2017 Bere azken obrak aurkeztu zituen Redling Fine Art (Los Angeles, AEB) galerian.Exercises on Abstraction inauguratu zen Bilboko CarrerasMugica galerian. 4.543 Billion. The Matter of Matter (CAPC – Musée d’art contemporain museoa, Bordele) eta Colección per amor a l’art. ¿Ornamento=delito? (Bombas Genes Arte Zentroa, Valentzia) erakusketa kolektiboetan sartu ziren haren obrak. Hizlari gisa hartu zuen parte Xabier Arakistainek eta Lourdes Mendezek Bilboko Azkuna Zentroan antolatutako Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan  hitzaldian.
  • 2018an Artistaren azken lanak sartu ziren Redling Fine Art (Los Angeles, AEB) galeriako Ten Year erakusketan.Bilboko Arte Ederren Museoko 68aren ondoren erakusketan sartu zen haren obra.[3]
  • 2020an 'Norusta' erakusketa zabaldu zuen Donostiako San Telmo museoan.[4] Bi zutabe nagusiak kostaldeko leku jakin bat eta orkatz adar bat. Museo bikoitza programaren barruan landu zuen proiektua artistak.[5]
  • Gure Artea saria jaso zuen 2018an.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Erlea Maneros Zabala | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  2. (Gaztelaniaz) García, Ángeles. (2016-04-19). «La mujer, culpable» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  3. «Biografia eta artelanak: Maneros Zabala, Erlea | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  4. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. ««Neure buruarekiko arroztasun bat sortu da nigan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  5. Sarasola, Ainhoa. «Haize kontra sortuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  6. «Gure Artea sariak, Gema Intxausti, Erlea Maneros eta Bulegoa z/g taldearentzat» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]