Erretxina furaniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Furfuril alkoholean oinarritutako erretxina furanikoen egitura

Polimeroen kimikan erretxina furaniko esaten zaie furanoak polimerizatuz lortzen direnei, bereziki furfurala edo furfuril alkohola monomeroa direnean. Erretxina bere horretan usa daiteke edo saretuz polimero termoegonkor gisa[1].

Furanoek urearekin edo fenolarekin eratzen dituzten kopolimeroak ere erretxina furanikotzat jotzen dira.

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Furfuril alkohola monomero gisa baliatzen dituzten polimerizazioak polikondentsazioak izaten dira azido ahul baten presentzian[2]. Horrela erretxina likido bat erdiesten da, estaldura-produktu gisa balia daitekeena etsenplurako, zein, geroago, azido sendo baten bidez sare daitekeen polimero termoegonkor bat emanez.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saretu aurretik erretxina furanikoek beste erretxina saregarri batzuen antzeko ezagugarriak dituzte. Azidoen edo beroaren eraginez erreakzionatu egiten dute sare-egiturak eratuz.

Saretutako erretxinak erresistenteak dira azido eta base sendoen aurretan eta baita hidrokarburo halogenatuen aurrean ere. Egonkortasun termiko eta fisiko egokia dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gandini, Alessandro; Belgacem, Mohamed Naceur. (1997-01-01). «Furans in polymer chemistry» Progress in Polymer Science 22 (6): 1203–1379.  doi:10.1016/S0079-6700(97)00004-X. ISSN 0079-6700. (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  2. (Ingelesez) Barr, J. B.; Wallon, S. B.. (1971-05). «The chemistry of furfuryl alcohol resins» Journal of Applied Polymer Science 15 (5): 1079–1090.  doi:10.1002/app.1971.070150504. ISSN 0021-8995. (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]