Errifanpizina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errifanpizina
Rifampicin.png
(IUPAC) izena
5,6,9,17,19,21-Hexahydroxy-23-methoxy-
2,4,12,16,18,20,22-heptamethyl-
8-[N-(4-methyl-1-piperazinyl)formimidoyl]-
2,7-(epoxypentadeca[1,11,13]trienimino)-
naphtho[2,1-b]furan-1,11(2H)-dione 21-acetate
Datu klinikoak
Haurdunaldiko kategoria
Legezko egoera
Bideak aho bidetik, zain barneko bidetik
Datu farmakozinetikoak
Bioerabil-
garritasuna
%90-%95
Metabolismoa Gibelekoa
Batez besteko bizitza 6-7 ordu
Iraizpena Giltzurrunetatik (%15-%30)
gorozkietatik (%60)
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 13292-46-1
ATC kodea J04AB02
PubChem CID 5360416
DrugBank APRD00207
ChEBI CHEBI:71365
Datu kimikoak
Formula C₄₃H₅₈N₄O₁₂
Masa mol. 822.94 g/mol

Errifanpizina errifamizinen taldeko antibiotikoa da, bakterizida dena. Antibiotiko erdi-sintetikoa da: bere molekula aitzindaria B errifamizina da, Amycolatopsis rifamycinina bakterioak (lehen Streptomyces mediterranei deitua) era naturalean ekoizten duena. 1959an aurkitu zuten Maria Teresa Timbal eta Piero Sensi ikerlari italiarrek, eta urte gutxi batzuk geroago hasi zen merkaturatzen.

Aho bidetik ondo xurgatzen da, eta eraginkorra da hainbat bakterio Gram positibo zein Gram negatiboen aurka.

Erasobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errifanpizinak bakterioen ARN polimerasa inhibitzen du eta, ondorioz, bakterioak ezin du ARN eratu.

Botika moduan antibiotiko honek toxikotasun hautakorraren araua oso ondo betetzen du: gai da mikrobioak deuseztatzeko giza zelulak kaltetu gabe. ARN polimerasak (nukleotido berriak gehitzen dituzten entzimak) ez dira berdinak bakterioengan eta gizakiarengan. Ezberdintasun horrek ahalbidetzen du errifanpizina bezalako antibiotikoen jarduera, bakterioen polimerasak soilik kaltetzen dituena [1]

Antibiotiko honek ez du beti bakterio Gram negatiboen zelula horma ondo zeharkatzen. Horregatik, bakterio horien aurka erakusten duen eraginkortasuna bakterio Gram positiboen aurka erakusten duena baino txikiagoa da [2].

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errifanpizina Mycobacterium generoko bakterioek sortzen dituzten gaitzak tratatzeko erabiltzen da, besteak beste tuberkulosi eta legenarra sendatzeko.

Giza zelula barnean sar daiteke, zelula barneko bazilo tuberkulosoak akabatuz [3]

Tuberkulosi eta legenarrararen aurkako tratamenduan bi edo hiru farmako batera erabiltzen dira; errifanpizina horietako bat da.

Bestalde, eraginkorra da ere meningitis bakteriarra sendatzeko (Neisseria meningitidisen aurka erabiltzen da).

Legionella pneumophilak, Listeriak, Haemophilus influenzaek eta Neisseria gonorrhoeaek sortzen dituzten infekzioen aurka ere errifanpizina erabiltzen da.

Ez du ia albo-ondoriorik eragiten. Kasu gutxi batzuetan gibeleko kalteak sor ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingraham, J; Ingraham, C: Introducción a la Microbiologia, vol. 2: 498
  2. Bailey eta Scott: Diagnostico microbiológico, Editorial Médica Panamericana (2004): 227
  3. Ingraham, J; Ingraham, C: Introducción a la Microbiologia, vol. 2: 508