Errola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errola
Errola (Naf B, EH).jpg
Datu orokorrak
Garaiera 911 m
Geografia
Koordenatuak 43° 05′ 12″ N, 1° 23′ 16″ W / 43.086789°N,1.387858°W / 43.086789; -1.387858Koordenatuak: 43° 05′ 12″ N, 1° 23′ 16″ W / 43.086789°N,1.387858°W / 43.086789; -1.387858
Mendikatea Otsamunho mendi-oinak
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduBaigorriko kantonamendua
Frantziako udalerriBanka
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Urepel/Banka/Aldude
Mendikat Mendikat

Errola Nafarroa Beherean, Pirinioetako Otsamunho mendilerroan dagoen mendi bat da. Tontorra Banka eta Urepeleren arteko mugan dago.

Mendilerro txiki hau osatzen duten hiru mendietatik garaiena da, 911 metrorekin; hala ere, Euskal Mendizale Federazioaren katalogoak Otsamunho (901 m) sartzen du baina ez Errola[1]. .

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urepelen, errepidean aurrera jarraitu behar da Gaineko Karrika izeneko auzoan sartu arte. Hemen, bide bat hartzen da iparrekialdera, Meharroztegi lepora igotzen dena, gailurraren tontorrean. Eskumatik, Hauzai lepora iristen da, baita Urtarai eta Lindus mendietara ere. Baina ez da hau hartu behar den bidea, baizik eta ezkerretara doana, nondik, inongo zalantzarik gabe, Errola mendiaren tontorrera iristen den.

Bankatik, Alduderanzko errepidea jarraitu behar da, kilometro bat egin ondoren, Hairako basorantz doan bidearekin duen bidegurutzera iritsi arte. Labarraren ezkerreko ertzetik, itzelezko goitiera duen errepide txiki bat igotzen da zintzurretik gora. Mutikoenea baserrira iristen da. Bide bat hegomendebalderantz abiatzen da, Marmaro izeneko leporantz helduz. Gailur belartsua igo behar da Otsaxar muinoaren tontorrera iristeko. Ibilaldia Otsamunhoraino jarraitu eta, ondoren, Mizpira lepotik, Errolaraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa