Urtarai
Urtarai | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.156 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′05″N 1°22′09″W / 43.03472°N 1.36907°W |
Mendikatea | Lindus mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Probintzia | Nafarroa Beherea |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urepele edo Ibañeta abiapuntutzat hartuta |
Mendikat | Mendikat |
Urtarai Nafarroa Behereako Pirinioetan dagoen mendi bat da, Lindus mendilerroan, Nafarroa eta Nafarroa Beherea arteko mugatik gertu. Lindus mendilerroa osatzen duten hiru mendietatik, txikiena da, 1156 metroko garaierarekin.
Aldudeko haranaren hegoekialdeko angeluan, Frantzia eta Espainia arteko muga inguruan, erliebe leun eta ikuspegi zabaleko zenbait tontor altxatzen dira, horiek guztiak, Lindusen biltzen diren gailur taldeen zati direlarik. Mendi hauek bisitatzen dituena, laster gogoratuko da 778ko Orreagako gudu ospetsuaz, edo Done Jakue bidea egiten ari ziren erromesen oinatzak jarraituko ditu.
Aipatu den bezala, Lindusen gailur taldeak banandu egiten dira. Kasu honetan garrantzia duena, mendebalde iparmendebalderantz doana da, mugako marratik gertu, hemen, gailurrak uzten dituena, Lindus eta Izterbegiren artean 6865 metroko lerro zuzen bat marrazteko
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urepeletik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]435 metroko garaierara dagoen Urepeletik, bide bat Ibañetako mendatearekin lotzen da, tontorretik oso gertu geratuz, Burdinkurutz lepoan hain zuzen ere, 1092 metroko garaieran.
Dena dela, ibilbiderik erakargarriena Urepele eta Auritz lotzen zituen bide zaharretik doa. Horretarako, Urepeletik, 432 metrora aurkitzen diren Erlanjoenea auzoetatik 885 metrora eta tontorretik mendebaldera dagoen Urtarai leporaino doan bidea hartu behar da, non, bidea, Sastrako oihanean sartzen den Hairako inguru naturaleko basogunea. Orduan, posible da zuzenean tontorrerantz joatea, ekialderantz hartuz
Beste bide alternatibo bat, 580 metrora dagoen Harriondoa auzotik abiatzen da, Harriondoko Kaskoa izeneko gailurrera helduz, 1025 metroko garaieran dagoen Hortz Zorrotz izeneko haitzarekin lotzea ahalbidetzen duena, 965 metrora dagoen Huzai lepoaren hegoaldean. Hegohegoekialde norantzan, aurretontorrerantz igotzen da, 1121 metrora dagoena, Urtarairen tontorra baino lehenago dagoena. Hau, 1156 metrora dago.
Ibañetatik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1057 metroko garaieran dagoen Ibañetako mendatetik, asfaltaturiko bide batek 1283 metroko garaieran dagoen Girizu mendia inguratzen du, iparraldeko aurpegiko basoa zeharkatu eta 1169 metrora dagoen Lindus lepora igotzeko, 1220 metroko garaieran dagoen Lindus mendiaren parean. Bide berberak, alde beretik, mendi honen tontorra ertzatu eta mugan bertan uzten gaitu, 1092 metrora dagoen Burdinkurutz lepoan. Eskuinaldean txabola bat geratzen da, eta, ezkerrean, dagokion mugarria. Toki honetatik bidezidor bat muinoaren tontorrera igotzen da, 1121 metroko garaieran dagoen aurretontor harritsu batetara helduz. 1109 metroko garaierara jeitsiera labur baten ondoren, leuntasunez, 1156 metrora dagoen Urtarairen tontorrera iristen da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |