Edukira joan

Errusia eta Ukraina arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusia-Ukraina muga» orritik birbideratua)
Errusia eta Ukraina arteko muga
borders of Russia
State Border of Ukraine
Geografia
Herrialdeak Errusia
 Ukraina
Luzera1.576 km
Historia
Sorrera-data1991
Errusia-Ukraina gerra

Errusia eta Ukraina arteko muga estatu bien arteko muga internazionala da. Formalki, 1991ko abuztuaren 24an Ukrainak Sobietar Batasunekiko bere independentzia deklaratu zuenean ezarri zuten, nahiz eta XX. mendearen zati handi batean sobietarren barneko muga administratiboa izan. Hala ere, 2014an Errusiak Krimea anexionatu ondoren, bi herrialdeen arteko mugako auzia sortu zen de facto.

Mugak Ukrainaren bost oblast (eskualdeak) eta Errusiaren bost oblast (probintziak) banatzen ditu.

2014ko udaberritik, muga kolokan egon da Errusiak Ukrainan izan zuen esku-hartze militarraren ondorioz. Viktor Nazarenko Ukrainako Estatuko Mugako Guardiako Zerbitzuaren buruaren arabera, Ukrainak ez ditu estatuko mugaren 409,3 kilometroak kontrolatzen.[1] Lurraren zati hau Donetskeko eta Luhanskeko errepublikek kontrolatzen dute.[2] Krimearen anexionatzearen ondorioz, Ukrainak Kertxek Errusiarekin ferryan zuen loturaren gainean kontrola galdu zuen. Aldi berean, Errusiako Federazioak kontrolguneak sortu zituen Ukrainako muga administratiboan, Krimearen eta Khersongo oblastaren artean.

Hona hemen muga ondoko eskualdeak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]