Ukraina 24 oblastetan, errepublika autonomo batean (Krimea), eta estatus bereziko bi hiritan (Kiev eta Sebastopol) banaturik dago. 2014komartxoaren 18an, Krimeako Errepublika eta Sebastopol hiria Errusiara anexionatu ziren. De iure Ukrainaren parte izaten jarraitzen dute, baina de facto Errusiaren zati dira.
Sebastopol Errusiaren administraziopean dago 2014tik, Errusia Berriko Estatu Federalaren barnean, nazioarteko komunitatearen gehiengoak Ukrainako lurraldetzat hartzen badu ere.
Krimea Errusiaren administraziopean dago 2014tik, Errusia Berriko Estatu Federalaren barnean, nazioarteko komunitatearen gehiengoak Ukrainako lurraldetzat hartzen badu ere.