Edukira joan

Donetskeko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donetskeko oblasta
Донецька область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaDonetsk
Geografia
Azalera26.517 km²
Demografia
Biztanleria4.542.280 biztanle (2008)
Dentsitatea171,3 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)ukrainera (Ukrainako Gobernuaren kontrolpeko eremuan), errusiera (Errusiako Gobernuaren kontrolpeko eremuan)
www.donoda.gov.ua

Donetskeko oblasta (ukraineraz: Донецька область, translit. Donets’ka oblast’), Ukrainako hego-ekialdeko oblast (eskualde) bat da. Hego-mendebaldean Zaporizhiako oblastarekin du muga; mendebaldean, Dnipropetrovskeko oblastarekin; ipar-ekialdean eta ekialdean, Luhanskekoarekin; hego-ekialdean, Errusiako Rostov oblastarekin; eta hegoaldean, Azoveko itsasoarekin. 26.517 kilometro koadro ditu, eta 2008an 4.542.280 biztanle zituen[1] (Ukrainako populazio osoaren % 9,7). Hiriburua Donetsk da. Donbasseko gerra zibilaren ondorioz, oblastak aldaketa demografiko eta ekonomiko sakonak jasan ditu.

Donbasseko gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko apirilaren 6an piztu zen Donbasseko gerra, errusiazaleen eta ukrainazaleen artean. 2014ko maiatzaren 11n errusiazaleek sustaturik egindako erreferendumaren ondorioz, Donetskeko oblasta Donetskeko Herri Errepublika izeneko estatu independentetzat aldarrikatu zuten errusiazaleek. Errusiazale independentistek oblasteko hiriburua, ekialdea eta hego-ekialdea bereganatu zituzten; Ukrainako Gobernuak, aldiz, bere kontrolpean mantendu zituen hego-mendebaldea, mendebaldea, ipar-mendebaldea, iparraldea eta ipar-ekialdea.

2022ko otsailaz geroztik, Errusiaren Ukrainako inbasioarekin, errusiazaleek Donetsekeko oblastaren are eremu handiagoa bereganatu zuten (bereziki, hegoalde osoa, Mariupol barne). Gero, 2022ko irailaren 30ean, errusiazaleen kontrolpeko eremua (oblasteko zatirik handiena eta jendetsuena) Errusiako Federaziora batu zen. Ordutik aurrera, Errusiak pixkanaka gero eta eremu zabalagoa eskuratu du. 2026ko urtarrilean, Ukrainaren esku oblasteko ipar-mendebaldea besterik ez zen geratzen; eta, borroka gogorren emaitza gisa, gero eta txikiagoa da Ukrainako Gobernuaren kontrolpeko eremu hori.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donetskeko oblastaren mapa, udalerri nagusiak adierazita. Udalerri bakoitzaren zirkuluaren tamaina, udalerriko biztanle kopuruaren araberakoa da. Koloreen esanahia:
     = 2014az geroztik errusiazaleen kontrolpean den eremua.
     = Geroago Errusiak eskuratutako eremua.
     = Errusiak eskuratu eta gero Ukrainak berreskuratutako eremua.
     = Ukrainaren kontrolpeko eremua.

Oblasta hamazortzi raion edo barrutitan banaturik dago. 28 hiri, 23 barrutiburu, 134 herri eta 1.124 herrixka daude.[2]

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donetskeko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):

Zortzi hiri horietatik, 2026ko urtarrilaren bukaeran, Ukrainaren kontrolpean daude Kramatorsk eta Sloviansk; Ukrainaren eta Errusiaren arteko borroka zelai da Kostiantynivka; eta Errusiaren kontrolpean daude gainerako bost hiriak.

Gerra hasi aurretik, Donetskeko oblasteko lurpetik eta fabriketatik ateratzen zen Ukrainako ikatz, altzairu eta burdin ekoizpen guztiaren erdia baino gehiago. Oblastak tamaina handiko 882 enpresa zituen, eta 2.095 ertain-txiki.[4]

Nekazaritza produktu nagusiak garia, azukre-erremolatxa, ekilorea, patata, okela eta esnea dira. 1999ko hasieran, 2.108 etxalde zeuden zenbatuta.[4]

Ukrainako Gobernuak 2001ean egindako zentsuan, hauek ziren oblastaren barruan hitz egiten ziren hizkuntza nagusiak: errusiera (bertan bizi ziren errusiarren % 98,6k, ukrainarren % 58,7k, greziarren % 91,3k eta bielorrusiarren % 85,5ek mintzatua) eta ukrainera (ukrainarren % 41,2k, errusiarren % 1,3k, greziarren % 3,2k eta bielorrusiarren % 3,9k mintzatua).[5] Guztira, biztanleen % 74,9k errusieraz hitz egiten zuen; eta % 24,1ek, ukraineraz.[5]

Ukrainera da hizkuntza ofizial bakarra Ukrainako Gobernuaren kontrolpeko eremuan; eta errusiera, Errusiako Gobernuaren kontrolpeko eremuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]