Sumyko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sumyko oblasta
Сумська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Hiriburua Sumy
Geografia
Map of Ukraine political simple Oblast Sumy.png
Azalera 23834 km²
Demografia
Biztanleria 1198646 [1] biztanle (2008)
Dentsitatea 50,3 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.state-gov.sumy.ua/

Sumyko oblasta (ukraineraz: Сумська область, translit. Sums’ka oblast’) Ukrainako ipar-ekialdeko oblasta da. Iparralde eta ekialdean Errusiarekin du muga (Briansk, Kursk eta Belgorod oblastak), hegoaldean Kharkiv eta Poltavako oblastekin eta mendebaldean Txernihiveko oblastarekin[2]. 23.834 km²ko azalera du eta 2008an 1.198.646 biztanle zituen[1]. Hiriburua Sumy da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan zerealak, azukre-erremolatxa, ekilore haziak, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industria jarduera nagusiak makinagintza (nekazaritza, kimikagintza, petrolio ateratze, medikuntza eta inprimaketarako makineria eta tresna elektronikoen ekoizpena), elikagaien prozesamendua, petrolio ateratzea eta enpresa kimiko eta petrokimikoak dira[2].

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sumyko oblasta Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Ukrainako banaketa administratiboa World-gazetteer.com
  2. a b Sumy oblast, Ukraine Ukrainetrek.com
  3. Sumyko oblasteko hiriak World-gazetteer.com