Esau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esau bere oinordekotza saltzen, Hendrick ter Brugghenen margolana.

Esau Bibliako pertsonaia da. Isaaken eta Rebekaren semea, eta Jakoben anaia nagusia. Azken horri oinordekotza saldu zion dilista-platerkada baten truke, gose zen egun batean. Jakobek anaiaren lekua hartu zuen, Isaak, zaharturik eta ia itsuturik, bere premua bedeinkatu nahi izan zuenean. Esauk anaia hil nahi izan zuen, baina Jakobek Mesopotamiara egin zuen ihes. Edom ezizenaz ere deitzen zaio, eta edomiten aurretikotzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esau Aldatu lotura Wikidatan