Esker Ematearen eguna (AEB)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esker Ematearen eguna (AEB)
Esker Ematearen eguna, Plymouthen, Jennie Augusta Brownscomberen olio-pintura, 1925, Emakume Artisten Museo Nazionala
Data
DataAzaroaren laugarren osteguna
MaiztasunaUrtero

Esker Ematearen eguna (ingelesez: Thanksgiving, θæŋksˈɡɪvɪŋ ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako jai federala da, eta azaroaren laugarren ostegunean ospatzen da.[1] Batzuetan, Ameriketako Estatu Batuetako Thanksgiving deitzen zaio (Estatu Batuetatik kanpo) izen bereko Kanadako egunetik bereizteko. Uzta garaiko jaialdi gisa sortu zen, eta ospakizun honen ardatza eskerrak emateko afaria da. Afaria tradizioz Ameriketako indigenen janari eta platerek osatzen dute, hau da, indioilarra, patatak (normalean purean ), artoa, babarrunak, ahabi saltsa eta kalabaza tarta. Amerikako kulturan, egun honi Gabonak eta Urte Berria biltzen dituen udazken-neguko oporraldien hasieratzat hartzen da.

"Estreinako Esker Ematearen eguna" (First Thanksgiving) deitu zioten erromesen Mundu Berrian egindako lehengo uztari 1621eko urrian.[2] Festa hau hiru egun iraun zuen eta, Edward Winslowek azaldu zuenez[3], bertako 90 amerikar natibo eta 53 erromes parte hartu zuten.[3] Ingalaterra Berriko kolonoak Esker Ematearen eguna aldiro ospatzeko ohitura zuten, Jainkoari eskarrak emanez otoitz eginez garaipen militarra edo lehortearen amaiera bezalako bedeinkapenengatik.[4]

Eskerrak emateko eguna nazioartean ospatzen da 1789az geroztik, Kongresuak egindako eskaeraren ostean George Washington presidenteak aldarrikatu zuen.[5] Thomas Jefferson presidenteak aukeratu zuen jai eguna ez errespetatzea eta ospakizuna aldizka egiten zen Abraham Lincoln presidenteak, 1863an, "Eskerrak eta laudorio zeruan bizi den Aita ongileari" egun nazionala aldarrikatu zuen arte, azaroaren azken osteguna jai-eguna aukeratzen.[6][7] 1870eko ekainaren 28an, Ulysses S. Grant presidenteak Esker Ematearen eguna urtero opor federala izango zela Whashington D.C.-en sinatu zuen Holiday Act-an.[8][9][10] 1885eko urtarrilaren 6an, Kongresuko ekintza batek ezarri zuen Esker Ematearen egunari, eta beste zenbait jai federal batzuei, opor ordainduak izan behar zirela Estatu Batuetako langile federal guztientzat.[11] Franklin D. Roosevelt presidentearen agindupean, data astebete lehenago aldatu zen, 1939 eta 1941 artean eztabaida garrantzitsuen artean ikusia. 1942an hasita, Thanksgivingek, FDRk promulgatutako Kongresuaren ekintzaren bidez, behatze data iraunkorra jaso zuen, azaroaren laugarren ostegunean, jada ez baita lehendakariaren esku.[12][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «How Did Thanksgiving End Up On The Fourth Thursday?» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. Bradford, William. (1952). Of Plymouth Plantation, 1620-1647. New York: Alfred A. Knopf., 85–92 or. ISBN 978-0-394-43895-5...
  3. a b Winslow, Edward. (1622). Mourt's Relation. , 133 or.
    Aipua: «many of the Indians coming amongst us, and amongst the rest their greatest king Massasoyt, with some ninetie men, whom for three dayes we entertained and feasted»
    .
  4. Primary Sources for 'The First Thanksgiving' at Plymouth. .
  5. Thanksgiving Day. Encyclopædia Britannica.
  6. Frank, Priscilla. (2013ko azaroak 28). Christie's Is Selling The Proclamation That Established Thanksgiving, Signed By George Washington. Huffpost.
  7. Proclamation of Thanksgiving (October 3, 1863). Abraham Lincoln Online.
  8. Statutes at Large An Act Making the First Day of January, the Twenty-Fifth Day of December, The Fourth Day of July, and Thanksgiving Day, Holidays, Within the District of Columbia. XVI. Boston: Little, Brown, and Company. 1871, 68 or..
  9. Stathis, Stephen W. (1999ko otsailak 8). Federal Holidays: Evolution and Application (PDF). www.senate.gov. Washington D.C.: Congressional Research Service The Library of Congress., 6-7 or..
  10. Belz, Paul H. (2017ko abenduak 25). How Christmas Got Its Start. Hartfort Courant.
  11. Straus, Jacob R. (2014 maiatzak 9). Federal Holidays: Evolution and Current Practices (PDF). Congressional Research Service, 1-2 or..
  12. President Abraham Lincoln's Thanksgiving Day Proclamation of October 3, 1863 (Presidential Proclamation 106). National Archives and Records Administration (United States)..
  13. Straus, Jacob R. (2014ko maiatzak 9). Federal Holidays: Evolution and Current Practices (PDF). Congressional Research Service, 4-5 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]