Eskimo-aleut hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskimo-aleut hizkuntzak
Eskymo-aleutske jazyky.jpg
Datu orokorrak
Hiztunak 85.000
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa
Hizkuntza kodeak
Glottolog eski1264

Eskimo-aleut hizkuntzek Groenlandiako, Kanadako artikoko, Alaskako eta Siberiako jatorrizko hizkuntzen familia bat osatzen dute. Eskimalen hizkuntzetan datza, inuit bezala ezagutuak Alaska iparraldean, Kanadan eta Groenlandian, yupik bezala Alaska mendebaldean eta yuit bezala Siberian, alde batetik, eta aleutieratik, bestetik.

Eskimala, normalean, saihesten den izen bat da, baina mantentzen da yuit-yupik-inuitak batzeko. Kanadan inuit izendapena hobesten dute. Alaskan, berriz, inuit edo yupik hobesten dute, hitz egiten ari denaren arabera.

Tradizioz, hizkuntza eskimalen familia inuit eta yupik (edo yupik-yuit) hizkuntzetan banatzen da. Hala ere, berriki egindako ikerketek iradokitzen dute yupika berez ez dela baliozko nodo bat, edo, gauza bera dena, inuitera dialektal etengabea ez dela yupik taldeko hizkuntza bat baino. Hala, eskimal hitza yupik hitzarekin ordezkatzea zuzena litzatekeen arren, hau ez litzateke onargarria inui gehienentzat. Bestalde, badirudi Alaska-Siberia dikotomia geografikoa izan dela hizkuntzalaritza baino gehiago.

Atzizki-sistemak garrantzi handia du hizkuntza honetan; hitza oinarrizko elementu lexikalari eransten zaizkion elementu osagarriz osatuta dagoenez, esaldi osoa ordezkatzen du. Hitz batzuek flexioa dute, esate baterako izenak eta aditzak, eta beste batzuk flexiorik gabeko partikulak dira.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. eskimo-aleut. .


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.