Esne Bidearen sorrera (Rubens)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne Bidearen sorrera (Rubens)
Peter Paul Rubens - The Birth of the Milky Way, 1636-1637.jpg
Jatorria
Sortzailea Peter Paul Rubens
Sorrera-urtea 1630(e)ko hamarkada
Komisarioa Filipe IV.a Espainiakoa
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 244 zentimetro
Altuera 181 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza mitologikoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua Milky Way (en) Itzuli
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P001668

Esne Bidearen sorrera 1636an egindako Peter Paul Rubens margolariaren lana da, Prado museoan P01668 inbentario zenbakia duena. [1] Felipe IV.ak Rubensi enkargatu zion, Velazquez bezalako beste pintoreei bezala, haien lanekin Pardo mendian zuen Torre de la Parada aisialdirako etxea dekoratzeko. [2][3]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herakles heroia (erromatarrentzat Herkules) Zeus jainkoaren (erromatar mitologian Jupiter eta Pertseoren ondorengoa den Alkmena hilkorraren semea da.

Alkmenaren senarra zen Anftrion erregearen itxura hartu zuen Zeusek Alkmenarekin batera Herakles ernalarazteko. Alkmena Zeusekin igaro zen gau bat eta Anfitrionekin bestea; Bakoitzarekin seme bat sortuz: Herakles, Zeusena; eta Ifickes, Anfitrionena.

Zeusen emazteak, Hera (erromatarrentzako Juno ) jeloskor, bi suge bidali zizkion Herakles txikiari bere sehaskan zegoela hil zezaten, baina umeak bere esku indartsuez ito zituen. Zeusek Herakles hilezkor bihurtu Herak berak bularra ematea lortu zuenean, haurra titian jarriz lo zegoen bitartean. Umearen zurrukapetak jainkosa esnatu zuen eta berak haserre bizian zakarki apartatu zuen. Ordutik aurrera, isuritako esnea Olimporantz doan izar-bidea izango da, Esne Bidea. [4][5]

Artelanaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Junoren irudia, hodei tronu baten gainean eserita dago. Aurpegien adierazpenei dagokionez, jainkosak harridura keinua erakusten du, txikia bere bularrean aurkitzean. Junoren pubis-a estaltzen duen oihal gorriak, bere gorputzaren zuritasunarekin eta Herkulesenarekin kontrastatzeko balio du. Bere atzean, hegazterrenek tiratutako gurdi bat ageri da, bere animaliarik gogokoena. Jupiter ezkerraldea, atzeko planoa, bere ikurrak diren elementuak inguruan dituelarik (arranoa eta tximista) eszena begiratzen du. Irudiak hondo ilun baten gainean kokatzen dira, bolumen-efektu handiagoa lortuz.

Mitoaren isla artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El nacimiento de la Vía Láctea - Colección - Museo Nacional del Prado (EZAUGARRIAK)» www.museodelprado.es Noiz kontsultatua: 2020-01-05.
  2. «CVC. Rinconete. Arte. La Vía Láctea, por Juan Carlos Ruiz Souza.» cvc.cervantes.es Noiz kontsultatua: 2020-01-05.
  3. «16: Via Lattea» www.iconos.it Noiz kontsultatua: 2020-01-05.
  4. «El nacimiento de la Vía Láctea - Colección - Museo Nacional del Prado (MITOA)» www.museodelprado.es Noiz kontsultatua: 2020-01-05.
  5. «Esne-Bidea - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net Noiz kontsultatua: 2020-01-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]