Edukira joan

Eubea

Eubea
 Grezia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Thessaly and Central Greece
Eskualdea[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia
Unitate periferikoaEuboea regional unit
HiriburuaKalkis
Geografia
Koordenatuak38°30′N 24°00′E / 38.5°N 24°E / 38.5; 24
Azalera3.670 km²
Punturik altuenaDirfi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria191.206 (2011)
Dentsitatea52,1 bizt/km²
naevias.gr

Eubea[1] (grezieraz: Εύβοια, Evvoia, ˈevia ahoskatua; antzinako grezieraz: Εὔβοια, Eúboia, eúboja ahoskatua) Egeo itsasoko uhartea da, Greziako ekialdean. Uharteak ere, administratiboki, Greziako prefektura da. Uharteak bakarrik 3900 km² eta 210.000 biztanle ditu. Hiriburua Kalkis du. Greziako bigarren uharterik handiena eta populatuena da, Kretaren ondoren.

Kontinentetik Eubeako golkoaz banatuta dago, honek bi zatitan ere banatuta dago: iparraldekoa (Vórios Evvoïkós Kólpos) eta hegoaldekoa (Nótios Evvoïkós Kólpos edo Atalanteko kanala), erdian Euripo itsasartea dutena.

Eubea oso menditsua da. Uharteko mendirik altuena 1.745 metroko Dhirfis da. Hegoaldean, golkoan, zenbait uhartetxo ditu (Kavalliani, Stira eta Petalidi nagusiak izanik).

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eubea, Greziako prefektura izanda, badu bere udalerriko administrazioa. Prefekturak berak uhartea baino zerbait handiagoa da, kontinenteko Anthidona eta Avlida udalerriek eta Skiros uharteak ere osatzen dutelako. 2001eko erroldaren arabera, 215.136 biztanle zituen, 198.130 uhartean bertan. Prefekturak 4.167,449 km² azalera du, 3.684,848 km² uhartean.

UdalerriaKodeaAuzo nagusiaPosta kodea
Aidipsos1401Loutrá Aidipsoú343 00
Amarintos1402340 06
Anthidona1403Drosia341 00
Artemisio1404342 00
Avlida1405Vati341 00
Avlon1406Avlonari340 09
Kalkis1426341 00
Dirfis1407Steni Dirfios340 14
Distos1408Krieza340 17
Elimnioi1409Limni340 05
Eretria1410340 08
Istiaia1411342 00
Karistos1412340 01
Kireas1414Mantoudi340 04
Konistres1415340 16
Kimi1416340 03
Lilantia1417Vasiliko340 02
Marmari1419340 13
Messapia1420Psachna344 00
Nea Artaki1421346 00
Nileas1422Agia Anna340 10
Oreoi1427340 12
Skiros1423340 07
Stira1424340 15
Taminaioi1425Aliveri345 00
Kafireas1413Amygdalea340 01
Lichada1418343 00


Uhartean hurrengo antzinako Greziako probintziak zeuden (jadanik status legala ez dutenak)

Prefekturako biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaBiztanleriaBiztanle dentsitatea
1981--
1991209.13253,51/km²
2001217.21855,59/km²

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]