Eugenio Bustingorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugenio Bustingorri
Bizitza
JaiotzaZulueta1963ko abenduaren 28a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa1980 / 198030
Osasuna B1982 / 1984
Osasuna1983 / 198918216
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1985 / 198682
Club Atlético de Madrid1989 / 1990281
Osasuna1990 / 19941444
Izarra Kirol Elkartea1995 / 1998793
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Eugenio Bustingorri Oiz, Bustin, (Zulueta, Nafarroa Garaia, 1963ko abenduaren 28a) futbolari profesional ohia da. Osasunan jokatu zuen 12 denboraldiz, eta beste batez Atletico de Madriden.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar ligako lehen mailako debuta, 1982ko Urtarrilaren 23an egin zuen Osasunarekin Valentziaren aurka. Lehen urteak Osasunan egin ostean, 1989/1990 denboraldia Atletico de Madrid taldean jokatu zuen.

Urte honen ostean, Osasunara itzuli zen eta bertan beste lau urtez jokatu zuen. 1991. urtean, RCD Espanyol taldeari sartu zion golari esker, talde gorritxoa, UEFA koparako sailkatu zuen bere historian bigarren aldiz.

Bere kirol ibilbidea Izarra futbol taldean amaitu zuen 1994/1995 denboraldian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]