Europako Lankidetza eta Segurtasunari buruzko Konferentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helmut Schmidt, Erich Honecker, Gerald Ford eta Bruno Kreisky 1975eko Helsinkiko Konferentzian

Europako Lankidetza eta Segurtasunari buruzko Konferentzia (ELSK) edo Helsinkiko Konferentzia Helsinkin (Finlandia) ospatu zen 1973ko uztailaren 3an hasi zen eta hirugarren saio erabakigarriarekin amaitu zen, 1975eko uztailaren 30etik abuztuaren 1ra bitartean; Amerikako Estatu Batuetako, Kanadako, Sobietar Batasunaren eta Europako herrialde guztien artean (Turkia barne, eta Albania eta Andorra izan ezik). Helsinkiko Segurtasun eta Lankidetzarako Agiri erabakigarriarekin bukatu zen. 35 herrialdetako ordezkariek sinatu zuten. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen (ESLA) abiapuntua da. Hala ere, agiria ez zen loteslea, ez baitzuen itunaren edo hitzarmenaren izaerarik.

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Helsinkiko azken agiria
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Adierazten dute honako printzipio hauek errespetatzeko eta beste estatu partehatzaileekiko harremanetan indarrean jartzeko erabakia, kontuan hartu gabe estatuen sistema politiko, ekonomiko edo soziala, tamaina, kokapen geografikoa edo garapen maila (...):

  1. Berdintasun subiranoa, eta subiranotasunari dagozkion eskubideen errespetua. (...)
  2. Indarkeriaren erabilera edo mehatxuari uko egitea. (...)
  3. Mugen bortxaezintasuna. (...)
  4. Estatuen lurralde osotasuna.
  5. Eztabaidak bitarteko baketsuak erabiliz konpontzea. (...)
  6. Barne-arazoetan ez esku hartzea. (...)
  7. Giza eskubide eta funtsezko askatasunen errespetua, pentsaera, kontzientzia-, erlijio- edo sinesmen-askatasuna barne. (...)
  8. Herrien determinazio askea eta eskubide-berdintasuna. (...)
  9. Estatuen arteko lankidetza. (...)
  10. Nazioarteko eskubidearen arabera harturiko betebeharrak borondate onez betetzea. (...)
»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]