Bruno Kreisky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruno Kreisky
Bruno Kreisky 1983.jpg
Federal minister of National Defence (en) Itzuli

1971ko otsailaren 4a - 1971ko otsailaren 8a
17. Austriako kantzeler federal

1970eko apirilaren 21a - 1983ko maiatzaren 24a
Josef Klaus (en) Itzuli - Fred Sinowatz (en) Itzuli
Austriako Kanpo Harremanetako ministro

1959ko uztailaren 16a - 1966ko apirilaren 19a
Julius Raab (en) Itzuli - Lujo Tončić-Sorinj (en) Itzuli
member of the National Council of Austria (en) Itzuli

1956ko ekainaren 8a - 1983ko irailaren 30a
Secretary of State (en) Itzuli

1953ko apirilaren 2a - 1959ko uztailaren 16a
Bizitza
Jaiotza Viena1911ko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa  (1911ko urtarrilaren 22a -  1918ko urriaren 31)
Alemaniar Austria  (1918ko azaroaren 12a -  1919ko urriaren 21a)
Austriako Lehenengo Errepublika  (1919ko urriaren 21a -  1933ko martxoa)
Austriako Estatu Federala  (1933ko martxoa -  1938ko martxoaren 12a)
 Hirugarren Reicha  (1938ko martxoaren 12a -  1945)
 Austria  (1945 -  1990eko uztailaren 29a)
Heriotza Viena1990eko uztailaren 29a (79 urte)
Hobiratze lekua Vienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) ezkongabea
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Austrian German (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria, abokatua eta gerra-berriemailea
Lantokia(k) Viena eta Stockholm
Enplegatzailea(k) Austrian Federal Government (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Austriako Alderdi Sozialdemokrata
IMDb nm1727529

Bruno Kreisky (Viena, Austria, 1911ko urtarrilaren 22a - Viena, 1990eko uztailaren 29a) austriar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia judu aberats batean hazi eta hezia. Hamasei urte zituela, Alderdi Sozialistako kide egin zen. Engelbert Dollfussen erregimen autoritarioak alderdia legez kanpo utzi zuenean (1934), Kreiskyk, beste kide batzuekin batera, Gaztedi Sozialista Iraultzaileak taldea sortu zuen. Kreisky kartzelan sartu zuten (1935-1936), eta saldukeriaz kondenatu zuten.

Eragozpenak eragozpen, zuzenbide-ikasketak amaitzea lortu zuen 1938an. Urte horretan bertan, naziek preso hartu zuten, eta kontzentrazio-esparru batera bidaltzekotan egon ziren. Bere familiako beste hogei kidek ez bezala, berak ihes egitea lortu zuen, Suediara.

Bigarren Mundu Gerra bukatu orduko, Stockholmera bidali zuten enbaxadore (1946-1950). Handik itzulitakoan, Austriako lehendakariaren kabinete pertsonalaren bigarren buru izendatu zuten, eta Kanpo Arazoetako idazkariorde (1953-1959).

Garrantzi handiko eginkizuna bete zuen Austriaren burujabetasuna lehengoratzeko negoziazioetan (1955). Gero, Legebiltzarreko kide (1956-1983), Kanpo Arazoetako ministro (1959-1966), eta Alderdi Sozialistako buru (1967-1983) izan zen, eta Austriako kantziler 1970etik 1983ra bitartean.

Sekularizazioa, goi-mailako irakaskuntza eta liberalizazio soziala bultzatu zituen, ekonomiaren modernizazioa, lanpostuen sorrera eta gizarte-laguntzaren onurak handitzea sustatzeaz gainera. Bere beste lehentasunetako bat neutraltasun aktiboa bultzatzea izan zen. Judu agnostikoa izanik, arabiarren eta israeldarren arteko gatazkan alderdikeriarik gabe jokatzeko gai ikusten zuen bere burua. Baina bake-elkarrizketetan Palestinaren Askapenerako Organizazioaren parte-hartzea bultzatu eta Israelgo buruzagi nagusiak gogor kritikatu izanak judu askoren haserrea piztu zuen. Austriako nazi zaharren aurrean izan zuen jarrera ere oso eztabaidatua izan zen. Bere lehen gobernuko hamaika ministrotatik lau nazi izandakoak ziren. Nolanahi ere, bera izan zen Austriako politiko inportanteena Bigarren Mundu Gerraren ondoren, itzal handikoa nazioarteko diplomazian, eta estatu bateko lehen gobernuburu judu eta alemanez hitz egiten zuena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Kreisky Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]