Euskal askaria Ondarroan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal askaria Ondarroan
Echevarría-Tea.jpg
Jatorria
Sortzailea Juan Etxebarria
Sorrera-urtea 1918
Ezaugarriak
Egile-eskubideak jabetza publiko
Kokapena
Lekua Sofia Erregina Museoa
Bilduma Sofia Erregina Museoa

Euskal askaria Ondarroan (gaztelaniaz: Merienda vasca en Ondarroa) Juan Etxebarria margolari bilbotarraren euskal genero-eszena ezaguna da. Gaur egun Madrilgo Sofia Erregina Museoan erakusten da.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau nahiko berezia da Etxebarriaren lanean normalean izadi hilak eta erretratuak margotzen zituela edo Espainia sakonaren paisaiak. Baina baditu ere bai Euskal Herriko zenbait paisai eta hau da ezagunetariko bat. Lehen planoan giza-talde bat ikusten dugu, senideak ziur aski. Hamar pertsonak dira, zaharrak zein gazteak. Margolanaren erdian zuriz jantzita eta lotan dagoen haur bat amonaren besoetan ikusten dugu; amonaren sinbolismoak euskal kulturan indar handia izan zuen XX. mendearen hasieran. Haurraren ezkerrean aitona ikusten dugu eta haren atzealdean neska gazte bat, haren eskua aitonaren lepoan jarrita. Lau pertsonai horiek dira indar handiena erakusten dutena; gainontzekoak, askoz estatikoagoak, modu batez, eszena hori enmarkatzen dute. Zutik gizon batek arraun bat heltzen du eta neska batek azpil bat. Mahaian askariaren gauzak ikusten dira: ardoa, ogia, edalontziak, mahai-tresnak eta beste.

Bigarren planoaren Ondarroaren paisaia ikusten da. Koloreak ez dira oso biziak, nahiko hotzak egia esateko, horiak eta berdeak nagusiki.[2] Paisaia ez dago zehaztasun handiz margotuta baina ondo asko ezagutzen da Bizkaiko herria.

Bi planoen artean nolabaitezko kontrastea aztertu daiteke, nekazal mundu tradizionalean eta hiri mundu modernoan artean. Kontraste hori egilearen gai nagusietariko bat izan zen. Etxeberriak tradizioaren eta modernidadearen arteko oreka erreibindikatu nahi baitzuen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]