Eva Villaver Sobrino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Villaver Sobrino

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaLa Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, astrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Europako Espazio Agentzia
NASA
Centro de Astrobiología (en) Itzuli

Eva Gloria Villaver Sobrino (Palentzia, ?) ikertzailea, astrofisikoa eta irakaslea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eva Villaver

Villaverrek Kanarietako Astrofisika Institutuan hasi zuen bere karrera profesionala, eta bertan egin zuen doktore-tesia. 2001ean irakurri zuen tesiak La formación del gas circumestelar desde la rag hasta la formación de nebulosas planetarias izenburua du.[3][4] Urte berean, NASAko doktoratu ondoko ikertzaile hasi zen lanean Hubble espazio-teleskopioaren zientzia-institutuan. Estatu Batuetan, Magallaesen Hodeietako izarrik beroenetan espezializatu zen. Handik hiru urtera, Hubble-n Europako Espazio Agentziak kontratatu zuen, eta politika zientifikoaren banaketan lan egin zuen.[5][6]

2009an itzuli zen Espainiara, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan hasi zen Fisika Teorikoko irakasle. Irakaskuntzan aritzeaz gain ohiko izar batzuk nola itzaltzen ari diren eta fenomeno horrek Lurra bezalako planeta-sistemetan nola eragiten duen ikertzen ditu.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Ilargiaren mila aurpegiak[7] [8] liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eva Villaver | Cultura con C de Cosmos C³. .
  2. València, F. V. /. (26 de abril de 2018). «Eva Villaver: «Estamos más cerca que nunca de poder saber si nos encontramos solos en el Universo»» Conec.
  3. Sobrino, Eva Villaver. (2001). La formación del gas circumestelar desde la rag hasta la formación de nebulosas planetarias. Universidad de La Laguna.
  4. «Teseo» www.educacion.gob.es.
  5. Pereda, Olga. (19 de agosto de 2019). «Eva Villaver: "La evolución de la vida en la Tierra está marcada por la Luna"» elperiodico.
  6. «Eva Villaver: "Yo veo una ecuación, con su simetría, y veo belleza"» ELMUNDO 29 de mayo de 2019.
  7. (Gaztelaniaz) Villaver, Eva, Delgado, Miguel A. (. (2019). Las mil caras de la luna. HarperCollins ISBN 978-84-9139-368-9. PMC 1123001465. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  8. (Gaztelaniaz) «LAS MIL CARAS DE LA LUNA | EVA VILLAVER | Casa del Libro» casadellibro 2019-06-05 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]