Evelyn Boyd Granville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Evelyn Boyd Granville
Bizitza
Jaiotza Washington1924ko maiatzaren 1a (94 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea 1949) Ph.D. : matematika
Smith College 1945) Zientziatan graduatua : matematika
Dunbar High School
Tesi zuzendaria Einar Hille
Ikaslea(k) Etta Falconer
Vivienne Malone-Mayes
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k) University of Texas at Tyler
Texas College
NASA
National Institute of Standards and Technology
Fisk University  (1950 -  1952)
IBM  (1956 -
Jasotako sariak

Evelyn Boyd Granville (1924ko maiatzaren 1a -) Amerikako Estatu Batuetan matematiketan doktore titulua lortu zuen bigarren emakume afro-amerikarra izan zen. Espazio bidaietarako orbitak kalkulatzeko programak garatu zituen.

Doktore-tesia Yale Unibertsitatean erdietsi zuen, 1949an, eremu konplexuko Laguerre-ren seriei buruz.

Unibertsitateko irakaslea izan zen 1950-1952 tartean beltzentzako Tennesseeko Fisk Unibertsitatean, 1967-1984 tartean Los Angeles-eko California State University-n erretiratu zen arte, Geroago Texas-eko Unibertsitatean ere, katedratiko moduan, parte hartu zuen ume eskoletan matematika lantzeko programa batean.

1956tik 1960ra IBM konputagailu-enpresa handian lan egin zuen, Vanguard proiektuan eta Mercury proiektuan (AEBetako tripulatutako lehenengo espazio bidaia). Proiektu garrantzitsu horietan espazio bidaietarako orbitak kalkulatzen ibili zen eta lan horiek errazteko programak garatu zituen. Geroago aitortuko zuen berak hori izan zela bere bizitza osoan izan zuen lanik atseginena.

1960an North American Aviation enpresako Espazio eta Informazio-Sistemen sailean ikertzaile aditu moduan urtebetez jardun zuen gero, baina IBMra itzuli zen 1967raino.

Astronauta estatubatuarrak ilargira eraman zituen Apolo proiektuan ere lan egin zuen geroago.

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F., «Evelyn Boyd Granville», MacTutor History of Mathematics archive, St Andrews Unibertsitatea, http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Granville.html  ..