Vivienne Malone-Mayes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vivienne Malone-Mayes
Vivienne Malone-Mayes.jpeg
Bizitza
Jaiotza Waco (Texas)1932ko otsailaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Waco (Texas)1995eko ekainaren 9a (63 urte)
Hezkuntza
Heziketa Fisk University Itzuli
Texasko Unibertsitatea Austinen 1966) Ph.D. : matematika
Irakaslea(k) Evelyn Boyd Granville
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Enplegatzailea(k) Baylor University Itzuli

Vivienne Malone-Mayes (Waco, Texas, 1932ko otsailaren 10a - ibidem, 1995eko ekainaren 9a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Ikasle trebea izan zen, baina hainbat arazo gainditu behar izan zituen beltza eta emakumea zelako; urte askotan eta egoera desberdin askotan baztertu izan zuten bizitzan zehar. Wacon graduatu zen, 1948an, hamasei urte zituela, eta Texasko Unibertsitatean matematikako gradua lortu zuen bigarren beltza, eta lehen emakume beltza izan zen. 1966an Baylor Unibertsitateko irakasle taldean sartu zen (bera izan zen kargu hori lortzen lehenengo beltza, nahiz eta bost urte lehenago bertan ikasteko eskubidea ukatu zioten arrazoi horrexegatik), eta hango irakasle izan zen harik eta 1994. urtean, osasun-arazoak zirela medio, erretiroa hartu behar izan zuen arte. Baina irakaskuntzan ez ezik, gizarte eta erlijio lanetan ere murgildu zen eta hainbat elkartetako kide eta kargudun izan zen. Garrantzi handiko lana egin zuen arrazismoaren kontra eta emakumeen alde eta, azkenik, itzal handia lortu zuen eta begirunez hartua izan zen, bai emakumeen eta gutxiengoen aldeko taldeetan, bai nazioarteko matematikarien komunitatean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Texas
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.