Explorer 1
Explorer 1, ofizialki Satellite 1958 Alpha izenarekin ezagutua, estatubatuarrek Lurraren orbitan jarritako lehenengo satelite artifiziala izan zen. 1958ko urtarrilaren 31ko 22:48 EST orduan aireratu zen (1958ko otsailaren 1eko 03:48 GMT) Cañaveral lurmuturretik, Juno kohete baten barnean. Satelite hau, sobietar batasunetik 4 hilabete lehenago abiatutako Sputnik misioaren erantzuna izan zen, lehia espazialari hasiera emanez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957ko urrian sovietarrek jaurtitako Sputnik sateliteak mundua aldatu zuen bat-batean. Estatubatuarrek atzeratuak geratzen zirela sentitu zuten, bereziki beraien lehen saiakeraren, Vanguard kohetearen, porrotaren ondoren. Estatubatuarren buruan zeuden Wernher von Braun, William Pickering eta James Van Allen zientifikoek honi erantzuna eman zioten; Jupiter C kohetearekin 1958ko urtarrilaren 31n Explorer 1 satelitea jaurtikiz.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Explorer 1 satelitea ez zen batere handia, 203 cm-ko luzera zuen, 15.9 cm-ko diametroa eta 14 kg-ko pisua. Orbitara joan eta lurrera datu zientifikoekin bueltatu zen. 3 hilabeteetan egin zen satelitea.
Explorer 1aren instrumentu zientifiko nagusia izpi kosmikoen detektagailua zen, eta hau atmosferan zegoen erradiazioa neurtzeko zegoen diseinatua. James Van Hallen doktoreak egin zuen esperimentu hau, eta helburua lortu zuen, nahiz eta izpi kosmikoen kopurua espero izandakoa baino txikiagoa izan. Sateliteak beste instrumentu zientifikoak ere bazeuzkan, adibidez bere itxura simetrikoari esker, gaineko atmosferako dentsitatea determinatzeko erabili zen. Beste instrumentuetako batek mikrometeoritoak bilatu zituen eta mikrofono batek hauen kolpeak grabatu. Mikrometeorito hauetako batek kable bat apurtu zuen, eta konexio elektrikoak grabatu zituen. Bestalde, aireratzean, beste bi kable apurtu ziren, baina sateliteak 60 egunez ondo funtzionatu zuen. 11 egunetako denbora tarte batean, 145 kolpeetako erregistroa hartu zuen sateliteak, (1958ko otsailaren 1etik 1958ko otsailaren 12ra).
Explorer 1 satelitearen bateriak 1958ko maiatzaren 23an agortu ziren, eta 1970eko martxoan lurrera sartzean atmosferarekin erretako lehen satelitea bihurtu zen.