Jean-Luc Mélenchon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Luc Mélenchon
Jean Luc MELENCHON in the European Parliament in Strasbourg, 2016 (cropped).jpg
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

2017ko ekainaren 21a - 2022ko ekainaren 21a
Patrick Mennucci
Barrutia: Bouches-du-Rhône's 4th constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 2017ko Frantziako hauteskunde legegileak
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

2014ko uztailaren 1a - 2017ko ekainaren 18a
Barrutia: Hego-mendebaldeko barrutia
Hautetsia: Europako Parlamentuko VIII. Legegintzaldia
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

2009ko uztailaren 14a - 2014ko uztailaren 1a
Barrutia: Hego-mendebaldeko barrutia
Hautetsia: Europako Parlamentuaren VII. Legegintzaldia
Blason département fr Essonne.svg
Essonneko Frantziako senatari

2004ko irailaren 26a - 2010eko urtarrilaren 7a
Hautetsia: 2004ko Frantziako Senaturako hauteskundeak
Lanbide heziketako Ministrorde

2000ko martxoaren 27a - 2002ko maiatzaren 6a
Blason département fr Essonne.svg
Essonneko Kontseilu Orokorreko kide

1998ko martxoaren 23a - 2004ko apirilaren 2a
Vincent Delahaye - Marie-Pierre Oprandi
Barrutia: Massy-Ouest kantonamendua
Hautetsia: 1998ko Frantziako kantonamendu hauteskundeak
Blason département fr Essonne.svg
Essonneko Frantziako senatari

1995eko irailaren 24a - 2000ko apirilaren 27a
Hautetsia: 1995ko Frantziako Senaturako hauteskundeak
Blason département fr Essonne.svg
Essonneko Frantziako senatari

1986ko irailaren 28a -
Hautetsia: 1986ko Frantziako Senaturako hauteskundeak
Blason département fr Essonne.svg
Essonneko Kontseilu Orokorreko kide

1985eko martxoaren 23a - 1992ko apirilaren 2a
Marie-Noëlle Lienemann - Vincent Delahaye
Barrutia: Massy-Ouest kantonamendua
Hautetsia: 1985eko Frantziako kantonamendu hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Luc Antoine Pierre Mélenchon
JaiotzaTanger1951ko abuztuaren 19a (71 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaPierre-Corneille lizeoa
Regnault lizeoa
Franche-Comté-ko Unibertsitatea
(1969ko iraila - 1972) filosofia lizentziatura
Hezkuntza-mailabaxoa
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, zuzentzailea, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna eta prentsa marrazkilaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Paris
Jasotako sariak
KidetzaGrand Orient de France
Izengoitia(k)Santerre
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantzia Intsumisoa
Ezkerreko Alderdia
Frantziako Alderdi Sozialista
Erakunde Komunista Internazionalista

melenchon.fr eta europe.jean-luc-melenchon.fr
IMDB: nm1360363 Allocine: 489480
Facebook: JLMelenchon Twitter: JLMelenchon Instagram: jlmelenchon Telegram: JLMelenchon LinkedIn: jlmelenchon Snapchat: melenchonjl Youtube: UCk-_PEY3iC6DIGJKuoEe9bw TikTok: melenchonjl Twitch: jlmelenchon Edit the value on Wikidata
Jean-Luc Mélenchon signature.png

Jean-Luc Mélenchon (Tanger, Maroko, 1951ko abuztuaren 19a -) frantses politikaria bat da, Frantzia Intsumisoa alderdi ezkertiarraren buruzagia.

Alderdi Sozialistako (PS) kide egin zen 1976 urtean. 1983an Massyko zinegotzi hautatu zuten, 1985ean Essonneko departamenduko kontseilari, eta 1986an senatari. 2000tik 2002ra Lionel Jospinen gobernuko Sustapen profesionalerako ministro-ordea ere izan zen. PSren ezker hegaleko kidea izan zen 2008ko Reimseko Kongresuan alderdia utzi zuen arte. PStik atera ondoren, Ezkerreko Alderdia (PG) sortu zuen, eta alderdi horren presidente izan zen lehenengo, eta kopresidente ondoren, 2014ra arte.

Ezkerreko Fronteko kide bezala (PG eta Frantziako Alderdi Komunista biltzen zituen koalizioa) Europako Parlamentuko diputatu hautatu zuten 2009an, eta berriro 2014an. 2012ko hauteskunde presidentzialetan Ezkerreko Frontearen hautagaia izan zen, eta laugarren izan zen lehen itzulian, botoen %11,10 eskuratuta.

2016an, Frantzia Intsumisoa (LFI) mugimendua sortu zuen, eta 2017ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen mugimendu horrekin. 2012ko hauteskundeetan bezala, laugarren postuan amaitu zuen, baina botoen %19,58 lortuta. Gainera, PSko hautagaiaren aurretik geratu zen. Ondoren, 2017ko hauteskunde legegileetan Rodanoren Ahoaken 4. hautesbarrutirako diputatu izendatu zuten, eta 2021eko urrira arte LFI talde parlamentarioaren buru izan zen Nazio Biltzarrean.

2022an hirugarren aldiz aurkeztu zen presidentetzarako hauteskundeetara. Aurreko bi hauteskundeetan baino sostengu zabalagoa lortu zuen (botoen %21,95), eta emaitza horiekin ezkerraren lidergoa hartu zuen. Hala ere ez zuen lortu bigarren itzulira iristea, Marine Le Penek baino 1,2 puntu gutxiago lortu zituen-eta. Urte horretako hauteskunde legegileetan ez zen hautagai izan bere hautesbarrutian, eta Manuel Bompardi utzi zion diputatu kargua. Hauteskundeetarako ezker frantsesa haren inguruan batzea lortu zuen, NUPES aliantzari esker, eta frantziarrei hura lehen ministro hautatzea eskatu zien, Nazio Biltzarreko gehiengo absolutua eskuratu nahian. Hala ere, koalizioak ez zituen eserleku nahiko lortu, baina oposizioko lehen indar bihurtu zen, baita Emmanuel Macron presidentearen aliantzak gehiengo absolutua lortzea ekidin zuen.

Hurrengo hauteskunde presidentzialetan aurkeztu egingo ez dela iragarri zuen 2022ko hauteskundeen kanpainan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Luc Mélenchon Aldatu lotura Wikidatan