Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala
Presidentea Alonso José Puerta (1999–2004),
Francis Wurtz (2004–09)
Lothar Bisky (2009–12)
Gabriele Zimmer (2012–egun)
Eremua Europa
Ideologia politikoa sozialismoa eta komunismoa
Eserlekuak erakundeetan
52 / 751
http://www.guengl.eu

Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala (GUE-NGL siglak ditu; GUE, frantsesez: Gauche Unitaire Européenne, eta NGL, ingelesez: Nordic Green Left), Europako Parlamentuko talde parlamentarioa da, izaera sozialista eta komunista duena. Taldea alderdi hauek osatzen dute: Europako Ezkerraren Alderdia, Iparraldeko Ezker Berdea, Portugalgo Alderdi Komunista, Sinn Féin irlandarra eta Euskal Herria Bildu alderdia. Gaur egun Europako Parlamentuan duen bozeramailea Gabriele Zimmer.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker antikapitalista urteetan elkarrekin lanean aritu dira Europako Parlamentuan talde berdinaren barruan. 1989an, lau alderdi ziren:

Lau alderdi hauek Europako Ezker Unitarioa (GUE) erabaki zuten. Italiako Alderdi Komunista Ezkerreko Alderdi Demokratikoa bilakatu zenean, talde honetatik atera eta Internazional Sozialistari eta Europako Parlamentuan Europako Alderdi Sozialistari batzea erabaki zuten.

GUE-NGL-ren manifestazioa Bruselan, 2005eko martxoan.

Aliantza hau zabaldu egin zen eta Europako Parlamentuko 4. legealdian, 1994an, talde politiko bezala eratu zen Europako Ezker Batuaren Talde Konfederala izenaren pean (GUE). Hauek izan ziren sortzaileak:

Europako iparraldeko herrialdeak eta Austria Europar Batasunean sartzearekin, 1995eko urtarrilean, alderdi hauek batu ziren: Ezkerraren Alderdia (VP) (Suedia), Ezkerreko Aliantza (Finlandia). Era berean, Danimarkako Alderdi Popular Sozialistak (SF) Suedia eta Finlandiako alderdiekin batera Iparraldeko Ezker Berdea (NGL) sortu zuten.

Batasun horrek Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala izena hartu zuen, GUE/NGL akronimoa zuela (ingelesez: Confederal Group of the European United Left/Nordic Green Left

Talde honetako zenbait kidek 2004eko urtarrilean deialdia egin zieten ezkerreko alderdiei alderdi politiko europar berri bat sortzeko. Azkenik, Europako Ezkerraren Alderdia sortu zen Erroman 2004ko maiatzaren 8an eta 9an.

2009an 17 alderdi politiko ordezkatzen zituen 12 herrialde desberdinekoak. 35 eurodiputaturekin, parlamentuko seigarren taldea zen,

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeen ondoren, taldea alderdi eta eurodiputatu hauek osatzen dute:[1][2]

Herrialdea Hautagaitza Alderdi politikoa Eurodiputatuak Izena
 Zipre Herri Langilearen Alderdi Aurrerakoia 2 Takis Chatzigeorgiou
Neoklis Silikiotis
 Danimarka EBren aurkako Mugimendu Herrikoia 1 Rina Ronja Kari
 Espainia La Izquierda Plural Ezker Batua 5 Willy Meyer
Paloma López
Ernest Urtasun
Marina Albiol
Ángela Rosa Vallina
Anova 1 Lidia Senra
Podemos 5 Lola Sánchez
Miguel Urban
Estefanía Torres
Xavier Benito
Esperanza Jubera
 Euskal Herria Herriek Erabaki EH Bildu 1 Josu Juaristi
 Finlandia Ezkerreko Aliantza 1 Merja Kyllönen
 Frantzia Ezkerreko Frontea Frantziako Alderdi Komunista 2 Marie-Christine Vergiat
Patrick Le Hyaric
Ezkerreko Alderdia 1 Jean-Luc Mélenchon
Reunioneko Alderdi Komunista 1 Younous Omarjee
 Alemania Die Linke 7 Gabriele Zimmer
Cornelia Ernst
Thomas Händel
Sabine Lösing
Martina Michels
Helmut Scholz
Fabio De Masi
Independenteak 1 Stephan Eck
 Grezia Ezker Erradikalaren Koalizioa (SYRIZA) 4 Stelios Kouloglou
Dimitris Papadimoulis
Konstantina Kouneva
Kostas Chrisogonos
Herri Batasuna (Grezia) (LAE) 1 Nikolaos Chountis
Independenteak 1 Sofia Sakorafa[3] (SYRIZAk aukeratua).
 Irlanda
Sinn Féin 3 Lynn Boylan
Matt Carthy
Liadh Ní Riada
Europako Batasunaren aurkako plataforma 1 Luke 'Ming' Flanagan
 Italia Tsiprasekin Beste Europa bat 3 Eleonora Forenza
Barbara Spinelli
Curzio Maltese
 Herbehereak Herbeheretako Alderdi Sozialista 2 Dennis de Jong
Anne-Marie Mineur
Animalien Aldeko Alderdia 1 Anja Hazekamp
 Portugal Bloco de Esquerda 1 Marisa Matias
Koalizio Demokratikoa Portugalgo Alderdi Komunista 3 João Ferreira
Inês Zuber
Miguel Viegas
 Erresuma Batua Sinn Féin 1 Martina Anderson
 Txekia Bohemia eta Moraviako Alderdi Komunista 3 Katerina Konecná
Jirí Maštálka
Miloslav Ransdorf
 Suedia Ezkerreko Alderdia 1 Malin Björk

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. European elections: MEP lists country-by-country (Complete); The Parliament Magazine. Sartze-data 2014ko ekainaren 11.
  2. Strengthened Left will fight for alternatives to EU leaders’ dud politics; GUE/NGL, 2014ko ekainaren 11.
  3. (Ingelesez)  SYRIZA MEP goes independent, ekathimerini.com, http://www.ekathimerini.com/201436/article/ekathimerini/news/syriza-mep-goes-independent. Noiz kontsultatua: 2015ko irailaren 13a .