Ezkontza-ahaidetasun
Ezkontza-ahaidetasuna, zuzenbidean[1] eta kultura antropologian, pertsona baten ezkontzaren ondorioz bi pertsonaren artean sortu edo dagoen ahaidetasun harremana da, berez odolezkoa edo zuzena ez dena. Senar edo emazteak bere ezkontidearen ahaideekin duen harremana da, baina ezkontza-harremana bera, espezfikikoki, kanpo geratu ohi da. Ezkontza-ahaidetasunarekin zerikusia duten lege, tradizio eta ohiturak asko aldatzen dira kulturen artean; batzuetan, bikoteko kide baten heriotzarekin eteten dira, eta beste batzuetan, dibortzioa izan daiteke etenaren kausa. Ezkontza-ahaidetasunak, batzuetan, kontzeptu gehigarri batzuk ere har ditzake barne: adopziozko ahaidetasuna edo familiaordea osatzen denean diren ahaidetasunak. Odol-harremanek (odolkidetasunak) ez bezala, ezkontza-ahaidetasunak ez ditu ondorio genetikoak, afinitatea, funtsean, konstruktu sozial edo morala da, batzuetan legezko ondorioek abalatua.
Legearen arabera, ezkontza-ahaidetasuna garrantzitsua izan daiteke intzestu erako sexu-harremanak definitzeko eta bikote jakin batzuei ezkontzeko debekua ezartzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zuzenbide zibila - familia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Afinitat (dret)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-03-29ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.