Anai-arrebak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arreba» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Bi ahizpa

Anai-arrebak edo neba-arrebak guraso bereko senideak dira[1].

Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].

Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].

Hona hemen:

Semea Alaba
Gizona Anaia Arreba
Emakumea Neba Ahizpa

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haurriderdia, biologia edo adopzioaren bitartez aita ala ama bera duten anai-arrebak.
  • Anaia sabelkide, sabel-anaia eta antzekoak, amaren sabelean aldi berean zeuden anai-arrenak.
  • Bular-anaia edo ugazanaia, emakume berak bularturiko pertsonak nahiz eta senideak izan ez. Egun arraroagoa da, baina inudeak edo hazamak beharrezkoak zirenean ohikoa zen.

Genetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita eta ama berak dituzten anaia-arrebek ADNren %99,99a partekatzen dute. Biki monozigotikoek, berriz, ADN bera dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Anai-arreba.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Anaia.
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Neba.
  4. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Arreba.
  5. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Ahizpa.



Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.