Félix Morisseau-Leroy
Itxura
Félix Morisseau-Leroy | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Grand-Gosier (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Miami, 1998ko irailaren 5a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantziar kreolerak Haitiko kreolera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, antzerkigilea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Félix Morisseau-Leroy (Grand Gosier, 1912ko martxoaren 13a - Miami, 1998ko irailaren 5a) idazle haitiarra eta bertako kreoleraren sustatzailea izan zen.
Poesia eta antzerkia kreoleraz idatzi zituen lehenengo pertsona nabaria izan zen, eta bide horretaz hizkuntzari prestigioa eman zion. Izan ere, ordu arte haren herrialdean literaturarako erabiltzen zen hizkuntza bakarra frantsesa zen, beste herri kolonizatu batzuetan gertatu izan den modu berean. Hain zuzen ere, Ghana eta Senegalgo literatura esparruak suspertzen lagundu zuen, deskolonizazioaren garaian.
1981an Floridara joan zen bizitzera eta bertan geratu zen, haren hizkuntzaren aldeko lanean segitu bazuen ere.
Bibliografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plénitudes (1940), poesia.
- Natif-natal, conte en vers (1948), ipuina bertsotan.
- Dyakout (Diacoute) (1951), poesia.
- Wa Kreyon (Antigone) (1953), antzezlana.
- Haitiad and Oddities (1991), poesia.
- Les Djons d'Haiti Tom ("Haitiar kementsuak", 1995).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)"A portrait of the poet"