FOKU (argazki-agentzia)
| FOKU (argazki-agentzia) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | enpresa |
| Jarduera sektorea | argazkigintza, ikus-entzun ekoiztetxea eta fotokazetaritza |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Enplegatuak | 20 (2023) |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 2001 |
| webgune ofiziala | |
FOKU agentzia, fotokazetaritzako euskal agentzia bat da. 2001 urtean sortu zen eta ikus-entzun ekoiztetxea ere bada. Euskal Herriko lurralde guztietan lan egiten duten 20 lagunek osatzen dute agentziaren lan talde finkoa. Fotokazetaritza lantzeaz gain, zerbitzu edo egitasmo audiobisual mota ezberdinak ekoizpena ere eskaintzen du.
1995 eta 2001 urteen artean aritu zen Argazki Press (ARP) argazki agentziaren jarraipena da berez FOKU. Hamasei urteko ibilbidearen ostean, Argazki Press argazki agentziak marka aldatzea erabaki zuen, eta aurrerantzean Foku izenarekin sinatuko zituen bere edukiak. Ez zan izen aldaketa soila izan. Izan ere, orduan hasi baitzen ikus-entzunezko eduki ugari eskaintzen: dokumentalen ekoizpenak, drone bidezko grabaketak, 360 graduko panoramikak eta tour birtualak.[1][2]
FOKU agentziako argazkilariak dira hauek, besteak beste:[3] Gorka Rubio,[4] Jon Urbe, Jagoba Manterola,[5] Marisol Ramirez, Monika del Valle, Andoni Canellada,[6] Juan Carlos Ruiz, Luis Jauregialtzo, Aritz Loiola[7]...
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izurria hemen argazki-liburua kaleratu zuen 2020an Baigorri Argitaletxeak. Bertan, FOKU argazki-agentziako langileen irudiek bat egin zuten Harkaitz Cano idazlearen egunerokoarekin, Covid-19 pandemia garaian bizi izan zeneko memorian gordetzeko aukera emanez. Hamabost argazkilari hauek parte hartu zuten liburuan: Jon Urbe, Jaizki Fontaneda, Gillaume Fauveau, Juan Carlos Ruiz, Bob Edme, Idoia Zabaleta, Raul Bogajo, Gorka Rubio, Aritz Loiola, Andoni Canellada, Iñigo Uriz, Andoni Lubaki, Luis Jauregialtzo, Jagoba Manterola, Endika Portillo eta Juanan Ruiz.[8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. (2023-07-17). «Argazki Press agentzia Foku bilakatu da» Berria (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-04-22). «De Argazki Press a Foku, del «click» al «record»» GARA (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ Berria.eus. (2023-07-17). «Iker Irribarriaren ibilbidea, hogei argazkitan» Berria (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ Amarauna. (2018-09-22). «Zinemaldiko argazkilariak nor dira? Zein dago kameraren atzean?» EITB (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ Amarauna. «Ezbeharretan oinarritutako argazkiei buruzko eztabaida» EITB (Euskadi Irratia) (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ Beloki <YL>Donostia, Arantxa Iraola-Mikel Elkoroberezibar. (2023-07-17). «Gutxitasunik gabeko gaitasuna erakutsi dute Midasen biltzar nagusian batutakoek» Berria (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ Loiola (argazkigilea), Aritz. (2023-10-16). Berria (kontsulta data: 2023-10-16).
- ↑ Urkola, Ane. (2020-07-01). Foku agentziaren argazkiek eta Harkaitz Canoren egunerokoak osatzen dute 'Izurria hemen' liburua. (kontsulta data: 2023-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Saenz, Miren. (2020-12-04). «Guardianes de los recuerdos de una situación insólita» naiz: (kontsulta data: 2023-07-17).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala
- FOKU (Argazki Press) Youtube kanala
- Zazpika aldizkaria. Azalak eta edukiak ikusgai. Calameo.