Bob Edme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bob Edme
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta fotokazetaria
Enplegatzailea(k)Berria
Mediabask
Associated Press
Gara
Egin  (1985 -  1998)
Euskaldunon Egunkaria  (1990 -  2003)

Bob Edme argazkilari eta fotokazetari lapurtarra da. Argazkiak argitaratzen ditu Associated Press[1] nazioarteko berri-agentzian baita egunkarietan ere (Euskaldunon Egunkaria[2], GARA[3], Berria[4] eta Mediabask[5]).[6]

Edmek argazkilaritza profesionalarekin duen harremana duela hiru hamarkada baino gehiago hasi zen. 1985eko apirilean hasi zen, Egin egunkariko erredaktoreburuak erreportaje bat egiteko eskatu zion GALen garaian, Xabier Galdeano hil zutenean. Garai hartan bai ‘Egin’ eta bai Ipar Euskal Herriko kazetariak argazkilari baten bila zebiltzan lan hori egiteko.[6]

Argazkilaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an Gisèle Lougarot-ekin "Dans l'ombre des passeurs" argazki-liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin. 1942ra arte muga gurutzatzen lagundu zuten mugalarien jarduera aztertzen du Euskal Herrian. Frantziako juduen erbesteratzea eta STOkideak Afrika iparraldeko Frantzia Librearen tropekin bat egitea ahalbidetu zuten mugalarien bitartekoei, motibazioei, metodoei eta esperientziei buruzko testigantzak aurkezten zituen liburua.[7]

Baionako Museoko hormetan argazki erakusketa bat antolatu zuen 2017an, 1985tik berak kazetari moduan egindako 90 argazkirekin. Hainbat gai azaldu ziren argazkietan: uso-ehiztarien irudiak, euskal preso politikoen aldeko adierazpenak, olatu erraldoia, haur palestinarrak, pilota-partidak, Juan Pablo II aita santua, dantzariak... Lehen urteetako argazkiak zuri-beltzezkoak ziren. Argazki batzuk negatiboz eginda zeuden, arrantzaleena bezala, eta gainerakoak argazki digitalak ziren. Horietako batzuk urte hartan bertan azaldu ziren Euskal Herriko Seaska federazioaren 50.000 kopietan argitaratutako egutegian.[6] [6]

Edmeren esanetan, prentsako argazkilariak ere kazetariak dira, informazioa ematen dute, kalean gertatzen denaren lekuko dira, eta beren inguruan ikusten dutena kontatzen dute.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «bob edme "Associated Press" at DuckDuckGo» duckduckgo.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  2. Edme, Bob. (1990-2003). «Bod Edmeren 1100 argazki. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  3. «bob edme site:naiz.eus - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  4. «bob edme site:berria.eus - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  5. «bob edme "mediabask - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  6. a b c d e (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-01-12). «30 años de fotoperiodismo recogidos en la exposición de Bob Edme en el Museo Vasco» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  7. (Frantsesez) «Dans l'ombre des passeurs Par Gisèle Lougarot | Essais | Histoire | leslibraires.ca | Acheter des livres papier et numériques en ligne» leslibraires.ca (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]