Faringe
Itxura
Faringe | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Eztarria upper respiratory tract (en) |
Konponenteak | nasofaringea orofaringea laringofaringea |
Artikulazioa | laringea Hestegorria Sudur-hobia oral cavity (en) |
Hona drenatzen du | pharyngeal plexus (en) |
Arteria | ascending pharyngeal artery (en) |
Zaina | pharyngeal plexus (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | pharynx |
MeSH | A04.623 eta A14.724 A03.556.750, A04.623 eta A14.724 |
TA | A05.3.01.001 |
FMA | 46688 |
Terminologia anatomikoa |
Faringea garezur azpitik seigarren lepaornora doan muskulu eta mintzezko tutua da[1], sudur zuloen eta ahoaren atzealdean, laringearen eta hestegorriaren artean dagoena. Hiru zati nagusi ditu: nasofaringea, orofaringea eta hipofaringea.
Anatomia eta fisiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faringea lepoan dago, laringearen atzealdean. Ahoa du goialdean, eta hestegorria behealdean. Pertsona helduena 15 bat cm izaten da luze. Sudur zuloak laringearekin lotzen ditu eta ahoa hestegorriarekin. Giharrez eta zuntzez osatuta dago. Giharrak luzetarakoak eta biribilak dira: biribilak estutu egiten dira eta horrela elikagaia hestegorrira eramaten laguntzen dute eta ez dute uzten haizerik irensten; luzetarakoek faringeko paretak igotzen dituzte, elikagaia irensteko.
- Nasofaringea. Faringearen goiko zatia da. Sudur-barrunbearen atzealdean dago, ahosabaiaren gainean.
- Orofaringea. Faringearen erdiko zatia da. Ahoaren atzealdean dago, ahoaren eta epiglotisaren artean.
- Hipofaringea. Faringearen beheko zatia da. Parte estuena eta luzeena da, eta laringearen eta hestegorriaren artean luzatzen da. Biriketara igaro beharreko haize kopurua eta hestegorrira igaro beharreko elikagai kopurua erregulatzen ditu.
Erlazionatutako gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.