TB Tvøroyri da Faroeetako talderik zaharrena, 1892an sortu zen.
Faroeetako futbol liga (faroerazEffodeildin, babesleagatik) Faroeetan 1942tik aurrera urtero jokatu den futbol txapelketa nagusia da. HB Tórshavn (22 liga) eta KÍ Klaksvík (17) dira garaipen gehien dituzten taldeak.
Faroeetako liga 1942an sortu zen Meistaradeildin izenarekin, "txapeldunen maila" esan nahi du, eta lau taldez osatuta zegoen; TB Tvøroyri (1892an sortua), HB Tórshavn (1904), KÍ Klaksvík (1904) eta B36 Tórshavn (1936). Hurrengo urtean bigarren maila eratu zen baina ez zen igoera eta jeitsierarik ezarri. 1944ean liga ez zen jokatu biritainiarrek uhartedia okupatu zutelako. Hurrengo urteetan talde berriak sortu eta lehen mailan sartu ziren, hala ere talde kopurua ez zen bostetik gorakoa izan 1971ean 6-ko kopurua exzarri zen arte.
Talde kopurua gorantz zihoanez bi mailen arteko igoera eta jeitsiera ezarri zen. Orduan ligaren izena aldatu zen 1. deild (lehen maila) eta 2. deild (bigarren maila) ezarriz. 1987an hamar taldetako lehen maila ezarri zen.