Azerbaijango futbol liga (azerbaijaneraz Azərbaycan Premyer Liqası) Azerbaijangofutbol txapelketa nagusia da. 1992an abiarazitako txapelketa da eta gaur 10 taldeek hartzen dute parte, hala ere talde kopurua eta txapelketa-sistemak sarritan aldatu dira bere historia laburrean zehar. Neftchi Baku eta Qarabağ dira garaipen gehien dituzten taldeak.
¹ 1993an bi multzo osatu ziren bakoitzeko bi lehenengo taldeek final erdiak eta finala jokatu eta horrela erabaki zen txapelduna.
² 2000-01 eta 2004-05 urteetan lehen biek puntutan berdindu ondoren elkarren arteko finala jokatu zuten irabazlea aukeratzeko. 2001ean Shamkirrek 1-0 irabazi zuen eta 2005ean Neftchik 2-1.
³ 2002an Futbol taldeen eta Azerbaijango Futbol Federazioaren arteko gatazka piztu zen eta 2002-03ko liga jokatu gabe gelditu zen.
4 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.