Fatah-Hamas gatazka
Fatah-Hamas gatazka | ||||
---|---|---|---|---|
Data | 2006 - martxan (gatazka militarra 2007an amaitua) | |||
Lekua | Palestina, batez ere Gazako zerrenda | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Fatah-Hamas gatazka (arabieraz, النزاع بين فتح وحماس an-Nizāʿ bayna Fataḥ wa-Ḥamās), Palestinako Gerra Zibila ere deitua (arabieraz, الحرب الأهلية الفلسطينية al-Ḥarb al-ʾAhliyyah al-Filisṭīnīyyah) 2007 eta 2011 artean, Palestinan Hamas eta Fatah artean egon zen gatazka armatua izan zen.
2006: testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrilean, Hamasek irabazi zituen Palestinako hauteskundeak, baina Israelek, AEBek eta Europako Batasunak ez zuten emaitza onartu, eta zigorrak ezarri zizkioten. Martxoan, Palestinako Gobernuaren aginduak betetzeari uko egin zioten Al-Fataheko buruzagiek[4].
2007-2011: gatazka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainean, dozenaka hildako eragin zituzten istiluen ostean, batasuneko gobernua desegin zuen Mahmud Abbasek. Agintea bi zatitan banatzea eragin zuen horrek: Gazan bata, Zisjordanian bestea[4].
2011
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilean, adiskidetzea lortzeko lehen saioa egin zen, Kairoko ituna deitua[4].
2011-2014: bake prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailean, Dohako ituna sinatu zuten Hamasek eta Al-Fatahek, sei astetan gobernua osatzeko[4].
2013
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailean, Gazako errolda eguneratzeko baimena jaso zuen Palestinako Hauteskunde Batzordeak. Uztailean, Fatahek eta Israelek bake negoziazioei ekin zieten Washingtonen, John Kerry AEBetako Estatu idazkaria bitartekari zutela[4].
2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoan, negoziazioak ez aurrera ez atzera zeudela eta, Israelek jakinarazi zuen ez zituela agindutako preso guztiak askatuko. PANek nazioarteko hamabost erakundetan sartzeko izapideak hasi zituen. Apirilean, batasuneko gobernua osatzeko akordioa egin zutela jakinarazi zuten Fatahek eta Hamasek. Israelek ofizialki bertan behera utzi zituen bake elkarrizketak. Orduan, Hegi Babesgarria operazioa (2014) etorri zen. Ekainean, Hamasek eta Fatahek batasun nazionaleko gobernua aurkeztu zuten[4].