Izz ad-Din al-Qassam Brigadak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Izz ad-Din al-Qassam Brigadak
كتائب الشهيد عز الدين القسام
Sorrera 1984 (Palestinako mujahideenak izenpean)
Buruzagiak Mohammed Deif
Marwan Issa
Ideologia Islamista, panarabiarra eta antisionista
Kokapena  Palestina
Ekintza eremua  Palestina
 Israel

Izz ad-Din al-Qassam Brigadak (arabieraz: كتائب الشهيد عز الدين القسام‎, Katāʾib al-shahīd ʿIzz al-Dīn al-Qassām; Izz ad-Din al-Qassamen omenez izendatuak, askotan Al-Qassam Brigadak laburtua) Hamas alderdi politikoaren adar militarra da. Egungo buruzagia Marwan Issa da. 1992an Yahya Ayyashen zuzendaritzapean sortuak, Hamasen helburuak lortzeko ekintza militarrak egitea zuten helburu. 1994 eta 2000 artean, Izz ad-Din al-Qassam Brigadek israeldar zibil eta militarren aurkako hainbat eraso egin zituzten.

Bigarren Intifadaren hasieran, Israelgo jomuga nagusi bilakatu ziren. Hori zela eta, Zisjordaniatik ia desagertu ziren baina Gazako Zerrendan zenbait talde mantendu zituzten.

Izz ad-Din al-Qassam Brigadak erakunde terrorista da Europar Batasunarentzat,[1] Estatu Batuentzat,[2] Australiarentzat[3] eta Erresuma Batuarentzat.[1][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]