Fats Waller
| Fats Waller | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Wright Waller |
| Jaiotza | New York, 1904ko maiatzaren 21a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Kansas City, 1943ko abenduaren 15a (39 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | DeWitt Clinton High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | James P. Johnson |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | piano-jotzailea, konpositorea, abeslaria, kantugilea, jazz musikaria, orkestra zuzendaria eta musika-talde gidaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Fats Waller & His Rhythm |
| Izengoitia(k) | Fats Waller |
| Ezizena(k) | Fats |
| Genero artistikoa | jazza |
| Musika instrumentua | organoa pianoa ahotsa |
Fats Waller, jaiotza-izenaz Thomas Wright Waller (New York, AEB, 1904ko maiatzaren 21a - Kansas City, AEB, 1943ko abenduaren 15a), Estatu Batuetako jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea izan zen.
Jazzaren historiako piano-jotzailerik bikainetako bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabost urte zituela piano-jotzaile profesional gisa aritu zen kabaretetan eta antzokietan. Jazzeko kantari eta musikari handiekin jardun zuen: Bessie Smith, Louis Armstrong.
1930. urte aldera abestiak idazten hasi zen, eta 1934tik aurrera ehunka grabazio egin zituen bere talde txikiarekin.
Umore, asmamen eta irudimen handia zuen. Jazzeko lehen organo-jotzailea izan zen. Pieza ezagunen egilea da, hala nola Ain´t Misbehavin´, Honeysuckle Rose, Squeeze Me eta beste asko.
Zenbait filmetan ere -Stormy Weather (1943)- esku hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.