Felipe Alfau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Felipe Alfau (Bartzelona, Katalunia, 1902ko abuztuaren 24a - New York, AEB, 1999ko otsailaren 18a) katalan idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiak 1916an emigratu zuen Estatu Batuetara. Feliperen aita bidaiazalea zen, eta Katalunia, Madril, Salamanca eta Euskal Herrian bizi izandakoa zen. Madrilgo eta Euskal Herriko egonaldiak, esaterako, lehen eleberriko hainbat pasartetan azaldu zituen Felipek, baina sorlekua behin bakarrik bisitatu zuen, 1959an. Ikusi zuena, ordea, ez zetorren bat oroimenean gordetzen zuenarekin, eta atsekabe handirik gabe itzuli zen New Yorkera.

Estatu Batuetan musika ikasi zuen, eta haren aitak sortu eta New Yorken espainieraz argitaratzen zen La Prensa egunkariko musika-kritikaria izan zen. Gero itzultzaile gisa ere lan egin zuen New Yorkeko banku batean. Idazteko ingelesa erabiltzea eta, dirua irabazteko ametsak bultzaturik, literatura lanbidetzat hartzea erabaki zuen; horrela sortu zen Rhea Wellsen 17 irudiz hornituriko Old tales from Spain (1929, Espainiako ipuin zaharrak).

1936an argitaratu zen lehen aldiz 1928an idatzitako Locos. A comedy of gestures (Locos. Keinuen komedia). Hirugarren eta azken eleberria, Chromos, 1948an idatzi zuen, baina 1990eko hamarkadara arte ez zen argitaratu. Poesia ere idatzi zuen espainieraz, baina oraindik argitaratu gabe dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]