Felix Iñurrategi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Felix Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 1 - Gasherbrum II mendia, 2000ko uztailaren 28) euskal alpinista izan zen.

Alberto Iñurrategi anaiarekin batera mendigoizaleen artean eta mundu mailan oso bikote ezaguna osatu zuen urteetan zehar, zoritxarreko istripu batek Pakistango iparraldean heriotza ekarri arte, Euskal Herrian oihartzun handia izan zuena.

Biografia

Felix 1967ko Apirilaren 1ean jaio zen Aretxabaletan. Bertsotan trebea zen eta Atarrabian nekazal peritu-ikasketak bete zituen. Felixek, bere anaia Albertok bezala, mendia gustoko zuen eta "Murrukixo Mendi Elkartea"rekin ibiltzen zen.

Ondoren, Albertorekin eskalada eta mendian ibiltzen hasi zen. 12 zortzimilako igotzea lortu zuen, azkena Gasherbrum II izan zen uztailaren 28an. Baina tontorretik jaisten ari zela 400 m.tik behera amildu zen eta bertan hil zen. Bere gorpua Gasherbrum IIn dago.

Igotako zortzimilakoak

Honako hauek dira Felixek igo zituen zortzimilakoak:

Omenaldiak

Kaixo Maialen: zer moduz? Oroimena daukat zugan, presente zauzkadalako nere mendi abenturan. Zorionean gabiltza mendiarekin loturan; badakizu, beti gisa, nahi ta ezinaren mugan. Makaluko gailur horrek gu jartzen gaitu liluran; etzirako egongo gera gailurrarekin joskuran. Har zazu muxu bero bat, jarri konfiantza gugan. Zein bero zen muxua ta nik zeinen hotz hartu dudan!

Negar egin nahi dut baina ez egitea hobe da, malkoak jausiko dira bestela postal gainera, ta korritu ta borratu hemengo muxu ta zera... Intzirika hasi nahi baina nijoa aguantatzera. Imajinatu dezaket kanpo-base hartan bera... Bere ilusio ta amets guzia juan da gainbehera, ikurrinarekin juan nahi zazpi milako batera, ta orain Makalun dago heriotzaren bandera.

Irratiak eman zuen elur-jauzien abisu, baina zuk ametsarekin horrenbeste konpromisu bazendun, ta holakotan egoskor bat dirudizu; aurrera segiko zendun, beti egin dezu berdintsu. Bizitzan ilusioa herioren paradisu; gero arte esaten ere ez didazu utzi, aizu; ta zuri azken hitz batzuk esan nahiean naukazu, karta bat egingo dizut, akaso jasoko dezu.Kaixo Maialen: zer moduz? Oroimena daukat zugan, presente zauzkadalako nere mendi abenturan. Zorionean gabiltza mendiarekin loturan; badakizu, beti gisa, nahi ta ezinaren mugan. Makaluko gailur horrek gu jartzen gaitu liluran; etzirako egongo gera gailurrarekin joskuran. Har zazu muxu bero bat, jarri konfiantza gugan. Zein bero zen muxua ta nik zeinen hotz hartu dudan!

Negar egin nahi dut baina ez egitea hobe da, malkoak jausiko dira bestela postal gainera, ta korritu ta borratu hemengo muxu ta zera... Intzirika hasi nahi baina nijoa aguantatzera. Imajinatu dezaket kanpo-base hartan bera... Bere ilusio ta amets guzia juan da gainbehera, ikurrinarekin juan nahi zazpi milako batera, ta orain Makalun dago heriotzaren bandera.

Irratiak eman zuen elur-jauzien abisu, baina zuk ametsarekin horrenbeste konpromisu bazendun, ta holakotan egoskor bat dirudizu; aurrera segiko zendun, beti egin dezu berdintsu. Bizitzan ilusioa herioren paradisu; gero arte esaten ere ez didazu utzi, aizu; ta zuri azken hitz batzuk esan nahiean naukazu, karta bat egingo dizut, akaso jasoko dezu.

Lotutako bibliografia

Kanpo loturak