Fernando Goñi
Goñi III.a | ||||
---|---|---|---|---|
Goñi III.a, 2010ean | ||||
Izen osoa: | Fernando Goñi Erize | |||
Jaiotza data: | 1973ko otsailaren 5a (51 urte) | |||
Jaioterria: | Zubiri (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,83 m | |||
Pisua: | 84 kg | |||
Debutatze data: | 1998ko otsailaren 27a | |||
Debutatze pilotalekua: | Labrit (Iruñea) | |||
Erretiratze data: | 2010 | |||
Erretiratze pilotalekua: | Labrit (Iruñea) |
Fernando Goñi Erize, pilota arloan Goñi III.a deituraz ezaguna (Zubiri, Nafarroa Garaia, 1973ko otsailaren 5a) esku huskako pilotari profesional ohia eta enpresaburua da. Pilotan, atzelari jardun zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da. Lehendabiziko partida 1998ko otsailaren 27an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta pilotaleku berean hartu zuen erretiroa, 2010ean.[1]
Binaka jokatuz nabarmendu zen: jokatu zituen lau finalak irabazi zituen binakako txapelketa nagusian, eta 12 urte eman zituen estelarrak jokatzen. Jo handikoa ez zen; bai, ordea, pilotari langilea eta lehiakorra, ia hutsik egin gabe pilota ederki gozatzen zuena, bereziki partida garrantzitsuenetan.[1]
Gaur egun, Eugin (Nafarroa) dagoen Quinto Real ostatuaren jabe eta zuzendari da.[2] Gainera, MondoPilota enpresako buru ere bada; Nafarroako enpresa horrek turismo aktiboaren eta kulturaren arloan lan egiten du, eta Fernando Goñik pilota jokoari buruzko maisu eskolak eskaintzen ditu.[3][4]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binakako Txapelketa Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau aldiz irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia: 2001, 2004, 2005 eta 2009. urteetan, hain zuzen. Lehiaketa horretan, jokatutako final guztiak irabazi zituen.
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2001 | Olaizola I.a - Goñi III.a | Alustiza - Beloki | 22-13 | Atano III.a |
2004 | Titín III.a - Goñi III.a | Martinez de Irujo - Lasa III.a | 22-8 | Atano III.a |
2005 | Martínez de Irujo - Goñi III.a | Bengoetxea VI.a - Beloki | 22-12 | Atano III.a |
2009 | Martinez de Irujo - Goñi III.a | Olaizola II.a - Mendizabal II.a | 22-21 | Atano III.a |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere kirol ibilbidean, zenbaki hauek egin zituen Goñi III.ak, haren enpresaren webguneko fitxan jasota dagoenez:
Jokatutako partidak | Irabaziak | Galduak | Aldeko tantoak | Aurkako tantoak |
963 | 534 | 429 | 17990 | 16878 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Imanol Magro: «Fernando Goñi, pilotari ohia: "Beti egon naiz zerbaitegatik lehiatzen; amestu ezinezko ibilbidea izan da!"», Berria, 2010-12-22.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quinto Real, el rincón del pelotari Fernando Goñi».
- ↑ MondoPilota enpresaren webgunea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernando Goñik MondoPilota enpresaren bidez eskainitako maisu eskolei buruzko erreportajea, ETB 2 telebista kateko Navarra Directo saioan.