Fernando Higueras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fernando Higueras
Arquitecto Fernando Higueras Díaz.JPG
Bizitza
Jaiotza Madril1930eko azaroaren  26a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2008ko urtarrilaren  30a (77 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Madrileko Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak Town Hall of Ciudad Real Itzuli
iglesia de Santa María de Caná Itzuli
Spanish Cultural Heritage Institute Itzuli
Q26879553 Itzuli
Edificio Castellana 266, Madrid Itzuli
Edificio para la Cooperativa de Viviendas Militares Itzuli

Fernando Higueras (Madril, 1930 - Madril, 2008ko urtarrilaren 30a) espainiar arkitektoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen egin zituen ikasketak. Artezalea izanik, pintura-, eskultura- eta argazki-lehiaketa eta erakusketa askotan parte hartu zuen, baita sari eta aipamen asko jaso ere. Antonio Fernández Alba, Antonio Vázquez de Castro, Francisco Íñiguez de Onzoño, Antonio Miró, Juan Daniel Fullaondo eta Rafael Moneorekin batera, Madrilgo Eskola mugimenduko kide izan zen, baina irizpide batasunik ezean, taldeak ez zuen lan askorik egin.

Egin zituen lanen artean, aipagarriak dira, adibidez, lehenengoen artean, Hamar artistentzako etxeak (1960) eta Lucio Muñozen etxea (1962-1963). Bigarren horretan, Antonio Miróren lankidetzarekin egina, oso jarrera oparoa eta barrokoa erakutsi zuen, materialen erabilerari dagokionez. Beste obra batzuetan formaren adierazpenari eman zion lehentasuna, mugimendua birsortuz (1065, Madrilgo Zaharberritze Lanetarako Etxea), edo hormigoia espresionismoaren ezaugarrien arabera erabiliz (1967-1975, Militarren patronaturako etxebizitzak).

Espainiatik kanpo egindako lanen artean, aipagarriak ditu, adibidez, Monte-Carloko erabilera anitzetarako eraikuntza (1969) edota Abu Dhabiko denda eta etxebizitza auzoak (1980). Parque del Sol Guadalminako turismoguneak eta Ocharan etxeak muntaketa estrukturalaren aberastasuna erakusten dute. Hirigintza lanetan ere sari asko irabazitakoa da. Aipagarria da, beste lan askoren artean, Lanzaroteko hirigintza proiektua (1969, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan erakusgai).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Higueras Aldatu lotura Wikidatan