Edukira joan

Lourdes Oñederra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lourdes Oñederra

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Lourdes Oñederra
JaiotzaDonostia, 1958ko ekainaren 9a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIowako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaKoldo Mitxelena
Doktorego ikaslea(k)Agurtzane Elordui Urkiza
Oroitz Jauregi
Saioa Larraza (en) Itzuli
Camilo Diaz Romero
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, filologoa eta ikertzailea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: miren-lourdes-onederra-olaizola Literaturaren Zubitegia: 230 Tabakalera: 126594

Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko ekainaren 9a) euskal hizkuntzalaria (fonologian espezializatua), ikerlaria eta euskal idazlea da. Hispaniar Filologian lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, eta euskaltzain oso izendatu zuten 2007ko azaroaren 30ean. Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2000. urtean Eta emakumeak sugeari esan zion eleberriarekin.[1] Fonologia-alorrean jardun zuen ikerketan eta erretiroa hartu artean fonologiazko eta fonologiaren eta morfologiaren arteko interfazearen gaineko eskolak eman zituen Euskal Ikasketetako Graduan.

Koldo Mitxelenaren zuhaitz akademikoa.[2][3][4]

1987an Palatizazioa euskaraz izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Lourdes Oñederrak sorturiko 50 lan baino gehiago bildu dira, gehienbat euskararen fonetika-fonologia kontuez.[6]

Euskararen egoera dela eta, 2024ko irailean zera esan zion Berria egunkariko Miren Telleria Mujika kazetariari:

«Uste badugu denok beti euskaraz hitz egitea lortuz gero euskara salbatuko dela, jai daukagu.»[7]

Haur literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Euskal fonetika-fonologiaren ikasketarako gaiak (2015). Oroitz Jauregi Nazabal, Lurdes Oñederra Olaizola. Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 978-84-9082-131-2.[9]
  • Fonetika fonologia hitzez hitz (2004). Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 84-8373-659-484-7585-267-X.
  • Euskal fonologia. Palatizazioa, asimilizazioa eta hots sinbolismoa (1990). Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 84-7585-267-X.
  • Basque [elkarlanean] (Croom Helm, 1988).
  • Palatizazioa euskaraz. Doktorego tesia. 1987 [formatu digitalean argitaratua, 2009].[10]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
  2. Mitxelena, Koldo. (2022). «Scholia, zuhaitz akademikoa» Scholia (kontsulta data: 2022-10-18).
  3. Lindemann, David. (2023). «Miren Azkarateri esker onez» web-argitalpena.adm.ehu.es ISBN 978-84-1319-536-0. (kontsulta data: 2023-05-31).
  4. Lindemann, David; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Bidaguren Ajuria-Auzokoa, Marije; Delgado Martinez, Emilio; Gonzalez Larrañaga, Galder; Sarasola Gabiola, Kepa. (2023). "Inguma eta Wikidata uztartuz, euskarazko zientziaren ezagutza-graforantz". Liburu honetan: Miren Azkarateri esker onez (Editorea: D. Lindemann). UPV-EHU ISBN 193-210. (kontsulta data: 2023-10-30).
  5. Oñederra Olaizola, Lourdes. «Palatizazioa euskaraz» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-13).
  6. Lourdes Oñederraren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu).
  7. ««Uste badugu denok beti euskaraz hitz egitea lortuz gero euskara salbatuko dela, jai daukagu»» Berria 2024-09-13 (kontsulta data: 2024-09-20).
  8. Astiz, Iñigo. (2025-09-29). «Udazkeneko literatur loraldia: argitaletxe berri bat, Atxagaren nobelarako itzulera eta beste 93 istorio» Berria (kontsulta data: 2025-09-30).
  9. Jauregi Nazabal, Oroitz; Oñederra Olaizola, Lurdes. (2015). Euskal fonetika-fonologiaren ikasketarako gaiak. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9082-131-2. (kontsulta data: 2022-12-23).
  10. Oñederra Olaizola, Miren Lourdes. (1987). Palatizazioa euskaraz. UPV/EHU (kontsulta data: 2023-06-05).
  11. www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021-01-20).
  12. «UPV/EHUk bost emakume omendu ditu, irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan egindako lanagatik - Info» UPV/EHU (kontsulta data: 2019-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]