François Michel Le Tellier de Louvois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
François Michel Le Tellier de Louvois
Fm-le tellier-voet.jpg
Frantziako Gerra ministro


Secretary of State of the Maison du Roi


Jean-Baptiste Colbert
Bizitza
Jaiotza Paris1641eko urtarrilaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Versailles1691ko uztailaren 16a (50 urte)
Heriotza modua berezko heriotza istripu zerebrobaskularra
Familia
Aita Michel Le Tellier
Ezkontidea(k) Anne de Souvré
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak

François Michel Le Tellier (Paris, 1641eko urtarrilaren 18a - Versailles, 1691ko uztailaren 16a), Louvoisko markesa, frantziar politikari eta estatugizona izan zen. Ministerio ezberdinetan aritu zen Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian. Gerrako estatu idazkaria izan zen 1662-1691 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Le Tellierren semea zen, eta harekin ibili zen gaztetan. 15 urte baino ez zituelarik, Gerrako estatu idazkari izendatu zuten, kargua 1677 arte bete ez bazuen ere. 1672an, Estatu ministro kargua hartu zuen, eta Errege Kontseiluan sartu zen. Gerrako estatu idazkari bilakaturik, erreforma handiak egin zituen, herrialdeetako milizia berezien antolamendua besteren artean. Jean-Baptiste Colberten aurkaria izan zen, eta haren kontrako azpijokoetan parte hartu zuen. Garrantzi handiko kanpaina militarrak gidatu zituen: Alemaniako Palatinatuaren suntsipena (1679), Genovako bonbardaketa (1684) eta dragonnades edo protestanteen aurkako sarraskiak (1685). 1683an, Eraikuntza, Arte eta Eskulangintza superintendente postua lortu zuen, eta Versaillesko jauregiaren eraikuntza lanak zuzendu zituen. 1691n hil zen, erregeren uste ona galtzekotan zegoela, etsai asko baitzituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Michel Le Tellier de Louvois Aldatu lotura Wikidatan