Françoise Dolto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Françoise Dolto
Bizitza
Izen osoaFrançoise Marette
JaiotzaParisko 16. barrutia1908ko azaroaren 6a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 5. barrutia1988ko abuztuaren 25a (79 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Bourg-la-Reine (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Boris Dolto (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaDolto family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola 1939) Doctorate in France (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)Anne Ancelin Schützenberger
Jarduerak
Jarduerakpsikoanalista, pediatra eta mediku idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

dolto.fr
Musicbrainz: 96e1f8b9-ac79-4460-9085-fbc0763968e4 Edit the value on Wikidata

Françoise Dolto (Paris, Frantzia, 1908ko azaroaren 6a1988ko abuztuaren 25a) pediatra eta psikoanalista izan zen.

Haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua izan zen eta, Jacques Lacanekin batera, Pariseko Freudiar Eskolaren sortzailea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Françoise Marette Frantzian jaio zen eta zazpi seme-alabaren artean laugarrena izan zen. Bere anaia, Jacques Marette posta eta telekomunikazio ministroa izan zen 1962tik 1967ra bitartean. Françoise senarraren abizenaz egin zen entzutetsu: Boris Dolto (1899–1981) Frantziako kinesiterapia aitzindarietako bat izan zen.

Bi seme-alaba izan zituen, Yvan-Chrysostome Dolto (1943–2008),ingeniari eta abeslaria eta Catherine Dolto (1946) psikoanalista izan zena eta umeentzako zein gurasoentzako liburuak idatzi zituena.

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroaren psikoanalisian interes asko erakutsi zuen eta 1939an Psikoanalisia eta pediatria bere tesian defendatu zuen. Bere ustez haurrak txikiak direnean psikoanalizatu daitezke. Haurtzaroak berebiziko garrantzia du gizabanakoaren garapenean.

Haurrak benetazko "hizkuntza" duela uste zuen, gizakia bere esentzian komunikatzailea da. Bere gorputzarekin eta bere moduan komunikatzen du: oinez egitea edo katamarka egitean adibidez, gurasoengandik askatzeko gogoa eta autonomiarako nahia erakusten dute.

Ume-guraso erlazioa aztertu zuen, eta, bereziki, Ediporen konplexua -aren jatorria eta aitaren paperaren garrantzia lehen egunetan nondik datorren ere. Aitaren bitartez, haurrak ulertzen du bera ez dela guztia amarentzat, frustrazioa eta indibidualizazioa baimentzen dizkio.

Bere analisia, hemendik aurrera, ohituretara bideratu zen.

Bere proposamen batzuk arraroak dirudite, nola jaio den galdetzen duen haurrari, haren arabera, eman behar zaion azalpena bezala: "jaio nahi izan zenuelako" (bizi izateko zailtasuna). Hala ere, horrek banakoaren eraikuntzan hitzari ematen dion garrantzia erakusten du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile emankorra izan zen. Haren ondarea ageri da era guztietako argitalpen ugaritan, hainbat hizkuntzatara itzuliak. Hona hemen Doltoren lan garrantzitsuenetariko batzuk: