Frances Hodgson Burnett
Frances Hodgson Burnett (Cheetham, Manchester; 1849ko azaroaren 24a - Plandome Manor, New York, 1924ko urriaren 29a) britainiar idazle eta antzerkilaria izan zen. 1905ean Ameriketako Estatu Batuetan nazionalizatu zen. Haur eta gazte literaturako hiru eleberrirengatik da bereziki famatua, Little Lord Fauntleroy (1885–1886), A Little Princess (1905), eta The Secret Garden (1911), hainbat film adaptazio izan dituena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aitaren heriotzak familia hondamendira eraman zuen, eta, beraz, 1865ean Ameriketako Estatu Batuetara emigratu behar izan zuten. Garai hartan, Frances olerki eta kontakizun laburrak idazten hasi zen. Hogeita hiru urterekin, P. Burnett doktorearekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen. 1877an bere lehen eleberria agertu zen, That Lass O'Lowrie' s, baina arrakasta ez zitzaion Little Lord Fauntleroy (1885) argitaratu zen arte iritsi, ondoren A Little Princess (1905) (urte berean estatubatuar nazionalizatu zen) eta The Secret Garden (1910) lanekin sendotuz, haurrentzako trilogia osatzen dutenak. 1901etik aurrera, dibortziatu eta Stephen Townsend doktorearekin ezkondu zen. Bermudetan eta Long Islanden bizi izan zen, bi aldiz dibortziatu ondoren. Gainera, bere seme nagusia galdu ondoren, lorezaintza, teosofia eta espiritismoan aritu zen, 1924an hil zen arte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1849ko jaiotzak
- 1924ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako eleberrigileak
- Ameriketako Estatu Batuetako antzerkigileak
- Ameriketako Estatu Batuetako haur literaturako idazleak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Emakume eleberrigileak
- Emakume antzerkigileak
- Manchestertarrak
- Anglo-estatubatuarrak