Bermuda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bermudako Itsasoz Bestaldeko Britainiar Lurraldea
British Overseas Territory of Bermuda
Bandera Armarria
Goiburua: Quo Fata Ferunt
(Etorkizuna eramango gaitunera)
Ereserkia: Hail to Bermuda
Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
Hamilton
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, portugesa
Herritarra bermudar
Gobernua monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
Itsasoz bestaldeko lurraldea
Azalera
 -  Guztira 53.3 km2 (224.)
 -  Ura (%) 26
Biztanleria
 -  2007 zenbatespena 66.163 (205.)
 -  Dentsitatea 1.239bizt./km2 (8.)
Dirua Bermudar dolarra1 (BMD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1 441
Internet domeinua bm
(1) estatubatuar dolarrarekin parekatua.

Bermuda[1] (ingelesez Bermuda) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Bermuda geografikoki Ipar Amerikako uhartedia da, Ozeano Atlantikoan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermudako mapa

Bermuda Ozeano Atlantikoaren iparraldean kokatzen da, Ipar Carolinako kostaldetik 580 itsas-miletara hego-ekialderantz.

Bermudak 103 kilometroko kostaldea du eta 58,8 km²ko azalera. Uhartediko lekurik altuena 76 metroko Town Hill da.

Uhartediak 138 uharte ditu. Zaila da uharteen zerrenda bat egitea da, uharte askok izen bat baino gehiago dituztelako baina nagusiak Bermuda izenaz ere ezaguna da (batzuetan Bermuda Handiaz).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur asko 1503an Palos de la Fronterako Juan Bermudez uhartedia ikusteko lehendabiziko europarra zen.

Gero, bai espainiarrek bai portugaldarrek uharteak bisitatu zituzten baina Bermuda okupatzeko lehendabizikoak britainiarrak ziren. Horrela, britainiarrentzat Bermuda Amerikara ailegatzeko lehendabiziko kanpamendu bihurtu zen eta, hurrengo mendeetan zehar, uhartediak bai Europa bai Amerikako gatazketan hartu zuen parte.

Bigarren Mundu Gerran, bere kokapen estrategikoa zela eta, Bermuda base militar bihurtu zen. 1941ean, metropoliak ez ezik Estatu Batuek ere baseak eraiki zituzten uhartedian. 1995eko irailaren 1ean, Erresuma Batuak eta Kanadak bere baseak itxi zuten eta 2002an AEBek gauza bera egin zuen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermudako parrokiak

Bermudak bederatzi parrokia eta udalerri bi ditu.

  • Bermudako bederatzi parrokiak hauek dira:
    • Devonshire parrokia.
    • Hamilton parrokia.
    • Paget parrokia.
    • Pembroke parrokia.
    • St. George's parrokia.
    • Sandys parrokia.
    • Smith's parrokia.
    • Southampton parrokia.
    • Warwick parrokia.
  • Bermudako udalerri erantsiak hauek dira:
  • Bermudako udalerri ez-erantsiak hauek dira:
    • Flatts Village (herrixka)
    • Somerset Village (herrixka)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartediak 66.163 biztanle ditu. Horietatik %54,8 negroideak dira, %34,1 kaukasiarrak, eta %6,4 mestizoak. Bada portugaldar gutxiengo handi bat (%10), batez ere Azoreetatik etorriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bermuda


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)