Francisco Bucareli Urtsua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Bucareli Urtsua

1773 – 1780
Monarka Karlos III.a Espainiakoa
Aurrekoa Alonso Vicente de Solís
Ondorengoa Manuel Azlor

Jaiotza 1708ko irailaren 18a
Sevilla, Espainia
Heriotza 1780ko apirila
Iruñea
Erlijioa Katolikoa

Francisco de Paula Bucareli Urtsua (Sevilla, 1708ko irailaren 18a - Iruñea, 1780ko apirila) espainiar militarra eta administraria izan zen, euskal jatorrikoa. 1773-1780 bitartean Nafarroako erregeordea izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis de Bucareli y Henestrosa eta Ana Urtsuaren semea, eta Antonio Maria Bucareli Urtsuaren anaia zen. 1766an Karlos III.ak Río de la Platako gobernadore izendatu zuen. Bere agintaldian, erregearen agindua betez, jesuitak egotzi zituen. 1770ean ingelesen esku zeuden Malvina uharteak berreskuratu zituen[2]. 1773an Nafarroako erregeorde izendatua izan zen, eta hil arte bete zuen kargua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Don Francisco de Paula Bucareli y Ursua Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
  2. Francisco de Paula Bucareli y Ursúa Todo-argentina.net
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Bucareli Urtsua


Aurrekoa
Pedro de Cevallos
Río de la Platako gobernadorea
1766-1770
Ondorengoa
Juan José Bertiz Salcedo


Aurrekoa
Alonso Vicente de Solís
Nafarroako erregeordea
1773-1780
Ondorengoa
Manuel Azlor