Luis González de Albelda y Cayro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis González de Albelda y Cayro
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako erregeorde

1761eko maiatza - 1765eko irailaren 30a
Juan Francisco de Güemes - Honorato Ignacio de Glimes de Brabante (en) Itzuli
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako erregeorde

1759 - 1765
Manuel Sada - Ambrosio de Funes
Royal Greater Coat of Arms of Spain (1761-1868 and 1874-1931) Version with Golden Fleece and Order of Charles III Collars.svg
Captain General of Mallorca (en) Itzuli

1752ko otsailaren 22a - 1761eko otsaila
Gregorio Gual y Pueyo (en) Itzuli - Francisco Bucareli Urtsua
Royal Coat of Arms of Spain (1700-1761)-Common Version.svg
Aragoiko kapitain jeneral

1746ko urtarrila - 1751ko maiatza
Lucas de Spínola y Spínola (en) Itzuli - Lucas Fernando Patiño y Attendolo (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMoorsel (en) Itzuli1686ko maiatzaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea1765eko irailaren 30a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Graduateniente jeneral

Luis Carlos González de Albelda y Cayro, Cairoko lehen markesa, (Moorcelle, Herbehereak, 1686ko maiatzaren 28a-Iruñea, Nafarroa Garaia, 1765eko irailaren 30a) militar espainiarra izan zen. Beste kargu askoren artean,1760ko abenduaren 23tik 1765eko irailaren 30 arte, Karlos III.a Espainiakoaren erregealdian, Nafarroako erregeorde espainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendetik Flandrian bizi zen familia bateko partaidea zen eta kolonia horren defentsan nabarmendu ziren haren familiakideak. Birraitona eta aitona Nieuport plazako gobernadoreak izan ziren XIX. mendean, eta aita, Francisco Antonio González de Albelda y Rohan, valoniar infanteriako heren bateko landa-maisua; ama ere goi nobleziaren partaidea zen. González Catalina María Peregrina de Giudize y de la Sierrarekin ezkondu zen, Domingo Antonio Guidize y Valentí eta María Teresa de la Sierraren alabarekin, alegia. Azken hori Isabel Farnese erreginaren dama izan zen. Bere ezkontzatik seme bakarra izan zuen, Felipe, 1741ean jaioa, eta aurrez hil zitzaion. Hori dela eta, bere tituluak eta ondasunak Pedro Francisco de Staal ilobaren eskuetara pasa ziren.

1707an, karrera militarrean sartu zen. 1719ko urtarrilaren 7an Valoniako Errege Guardien laguntzaile nagusiaren kargua eman zioten, eta, 1732an, Santiagoko Ordenako zaldun izendatu zuten.[1] Alcantarako Zalditeria errejimenduko koronel zela, Gaztela, Extremadura eta Andaluziako probintzietako Zalditeria ikuskatu zuen. Ondoren, 1733an, brigadier, kargura igo zuten, eta, 1740an, landa-mariskal izatera heldu zen. Urte horretan, gainera, Cairo markesaren titulua eman zioten.[2]

Aragoira bidali zuten ondoren, bitarteko komandante jeneral eta Auzitegiko presidente izateko (1742ko uztailaren 28an), eta 1747ko apirilaren 12an teniente jeneral izendatu zuten.[3] 1752an Mallorcako komandante jeneral izendatu zuten, bere Errege Auzitegiko lehendakaritzarekin. Urte horretako abenduaren 15ean hartu zuen kargu horien jabetza, Mallorcara iritsi zen egunean. 1753ko maiatzaren 21ean Mallorcako kapitain jeneral izendatu zuten, eta kargutik kendu aurretik, Tabakoaren Errenta Errealaren epaile kontserbadore pribatiboa. 1761eko otsailean utzi zuen kargua, eta Nafarroara joan zen erregeorde gisa. Aurreko urteko urrian jaso zuen izendapen hori, Francisco de Paula Bucarelli y Ursúa teniente jenerala hartu ondoren.

1761eko maiatzaren 25ean hartu zuen erregeordetza nafarraren jabetza. Halaber, Nafarroako gobernadore eta kapitain jeneralarekin izendapenekin.[4] 1765eko irailaren hasieran, eriondo, Nafarroako Gorte Nagusietarako solioaren irekiera ekitaldira joan zen, eta, horren ondoren, haren osasun-egoerak okerrera egin zuen. Azkenik, irailaren 30ean hil zen, eta urriaren 4an lurperatu zuten domingotarren ordenako San Jaime elizan. Hil zenean, Ciezaren gomendioaz gozatzen zuen, zeina bere alargunari pasatu baitzitzaion.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]