Francisco Rico Manrique

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Rico Manrique
Francisco Rico en Don Quijote de La Mancha (Almagro).jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1942ko apirilaren 28a
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, idazlea, literatura kritikaria eta maisu/maistra
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Kidetza Linzeen Akademia
Real Academia Española

Francisco Rico Manrique (Bartzelona, 1942ko apirilaren 28a) filologo katalana da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972az geroztik Erdi Aroko Hispaniar Literaturetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Erdi Aroko Hispaniar Literatura Elkarteko lehendakari. 1985ean Espainiar Letretako Zentro sortu berriaren zuzendari izendatu zuten, Liburutegien Zuzendaritza Nagusiaren baitan. Erakunde horren helburua da espainiar idazleak, literatura sorkuntza, Literatura Sari Nazionalak eta Cervantes saria sustatzea. 1986an Hizkuntza Akademiako kide hautatu zuten. Gainera, argitaletxe bateko klasikoen sailaren zuzendari da.

Aditua da Elio Antonio de Nebrijaren obran: Nebrija contra los bárbaros (1978, Nebrija barbaroen kontra). 1998an On Kixoteren testuaren bertsio bat argitaratu zuen, oharrez josia, argitaratu den onena, adituen ustez. 1998. urtean Menéndez Pelayo saria irabazi zuen, eta 2004an Ramón Menéndez Pidal ikerketa-saria.

Lanik aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La novela picaresca española (1966, Espainiar eleberri pikareskoa).
  • La novela picaresca y el punto de vista (1970, Eleberri pikareskoa eta ikuspuntua).
  • El pequeño mundo del hombre, 1970.
  • Alfonso el Sabio y la General Estoria, 1972.
  • Vida u obra de Petrarca: lectura del Secretum (1974, Petrarkaren bizitza eta obra).
  • Nebrija frente a los bárbaros, 1978.
  • Historia crítica de la literatura española (1980-1992, Espainiar literaturaren historia kritikoa)
  • Primera cuarentena y tratado general de literatura, 1982.
  • Problemas del Lazarillo, 1987.
  • Breve biblioteca de autores españoles (1990, Espainiar egileen liburutegi txikia).
  • Texto y contextos: estudios sobre la poesía española del siglo XV, 1991.
  • El sueño del humanismo (1993, Humanismoaren ametsa)
  • Figuras con paisaje, 1994.
  • Estudios de literatura y otras cosas, 2002.
  • Los discursos del gusto, 2003.
  • Quijotismos, 2005.
  • El texto del Quijote, 2006.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Rico Manrique Aldatu lotura Wikidatan